Plasma eta hari bidezko nahiz MIG/MAG bidezko WAAM teknologiako fabrikazio aditiborako egokitutako zelula robotizatua.
Sentsore integratuak ditu, materiala behar bezala jalkitzen dela ziurtatzeko, jalkitze-parametroak dagoeneko jalkita dagoen materialaren eta bukaerako piezaren ezaugarri geometrikoen arabera egokituta.
Kokapena
Deskribapena
Hauek dira zelula robotizatu honen osagai aipagarrienak:
- 2 Fanuc robot antropometriko.
- 2 Fanuc ardatzeko mahaia.
- EWMren Titan teknologia (MaG).
- TIG teknologia.
- Mahai birakari iraulketaduna.
Zelula honen erabileretako batzuk hauek dira:
- WAAM bidezko fabrikazio aditiboarekin (plasma eta MIG bidezkoa) geometriak egitea.
- Teknologia honen bidez piezak fabrikatzeko bideragarritasuna aztertzea.
- Fabrikazio aditiborako ereduak garatzea.
- Piezen diseinuan laguntzea.
- Fabrikazio aditiborako produktu berriak baliozkotzea eta haiei buruzko aholkularitza ematea.
- Trebakuntza.
Nori zuzendua
Sektore metalmekanikoa:
- Produktuaren garatzaileak, makineria-, ekipamendu- eta osagai-fabrikatzaileak.
- Zerbitzu industrialen hornitzaileak (kontrola, programazioa/softwarea, diseinua, simulazioa eta kalkulua).
- Azken erabiltzaileak.