Sistema polimeriko akuosoak emultsio bidez sintetizatzeko, itsasgarriak hobetu eta karakterizatzeko eta lotura itsaskorrak karakterizatzeko ekipatutako laborategia.
Kokapena
Deskribapena
Ekipamendu hau dugu laborategian:
- Erreaktore etena.
- THERMOHAAKE REOSTRESS 6000 erreometroa.
- Hiru arraboleko EXA KT kalandra.
- Dispermat CA 60.
- Hutseko berogailua.
- Aire-fluxuko berogailua.
- Plater beroen prentsa.
- Ultrasoinu-ekipamendu eramangarria.
Sistema polimeriko akuosoak emultsio bidez sintetizatzeaz gainera, lan hauek ere egiten dira laborategian:
- Itsasgarriak eraldatu propietateak hobetzeko eta/edo beste funtzionaltasun batzuk emateko (eroankortasun termikoa, eroankortasun elektrikoa, sentsorizatzeko ahalmena, prozesu-leihoa aldatzea, autokonponketa, etab.).
- Itsasgarrien karakterizazioa (erreologia, propietate mekanikoak, konposizioa, zahartzeak).
- Lotura itsaskorren karakterizazioa (saiakuntza estatiko eta dinamikoak. Zahartzea. Saiakuntza-matrizeen garapena eta esperimentuen diseinua).
Nori zuzendua
- Itsasgarrien bidezko loturen teknologiari esker fabrikazio berritzaile eta jasangarria egiten duten sektore industrialak.
Akreditazioak eta ziurtagiriak
Soldadurako eta Lotura Teknologietako Espainiako Elkarteak (CESOL) aintzatetsitako zentroa European Adhesive Bonder-en inguruko prestakuntzarako (EWF 515rf-10). Ziurtagiriaren zk.: ATB-EWF-ES-002 Rev.0)