"IHOBEk antolatutako foroan, 1.300 parte-hartzaile eta zirkulartasuneko 150 espezialista bildu dira, eta TECNALIAk parte hartu du"
Ekonomia zirkularra funtsezko estrategia gisa proposatzen da euskal enpresen etorkizuneko erronkei aurre egiteko
Ekonomia zirkularra moda izatetik enpresen lehiakortasuna eta pertsona guztientzat etorkizun jasangarria bermatzeko guztiz beharrezkoa izatera pasatu da. Horregatik da hain garrantzitsua horrelako topaketak egitea, eta gure enpresen arazoei aurre egiteko ezagutzak, berrikuntzak eta modu berriak partekatzea.
Hori dela eta, IHOBEk sektoreari eskainitako foro bat antolatu du; 1.300 pertsona bertaratu dira, eta zirkulartasunarekin lotutako gaietan espezializatutako 150 hizlari baino gehiago izan ditu. Halaber, bazegoen produktu zirkularren erakusgune bat, non 100 enpresak baino gehiagok gure soluzioak erakutsi baititugu, eta stand-eremu bat, non 20 bat erakundek gure balio-proposamena azaldu baitugu.
Gure adituen parte-hartzea
TECNALIAri dagokionez, hitzaldi batzuk eman genituen foroan: ehungintzari buruzko ezagutza partekatu genuen Héctor Viniegra lankidearen eskutik; eraikuntzako materialei buruzkoa Iñigo Vegasen eskutik; produktuen pasaporte digitalaz hitz egin zuen Iván Gutierrezek; adimen artifizialaz eta zirkulartasunaz Damien Sallék, eta ekoberrikuntza eta materialen efizientzia izan zituen hizpide Jose Luis Gálvez-Martos lankideak.
Bestalde, Soraya Prieto lankidea, TECNALIAko Zirkulartasuneko zuzendaria, side event honen moderatzailea izan zen: Deskarbonizazioa eta garapen ekonomikoa: CO₂-a atxikitzeak eta balorizatzeak Euskadin duen potentziala. Harekin izan ziren erreferentziako enpresa batzuk, hala nola Tubacex taldea, Heidelberg Materials, Agaleus eta Alba Emission Free Energy.
Plazer handia izan zen zirkulartasunari buruzko topagune handi horretan, IHOBEk bikain antolatua, parte hartzea.