Klima-aldaketaren inpaktuen aurrean erresilientzia areagotzeko lan egiten dugu, kalteberatasuna eta arriskua aztertuz lurralde- eta sektore-ikuspegitik. Era berean, klima-egokitzapenerako ibilbide-orriak diseinatzen ditugu, egokitzapen-neurrien eraginkortasunaren analisian oinarrituta, baterako onurak optimizatuz ingurumenerako zein gizarterako.
Gure soluzio teknologikoak lagungarri zaizkie administrazio publikoei eta enpresei hainbat egitekotan: kalteberatasuna eta arriskua aztertzeko; klima-aldaketara egokitzeko neurri eta plan eraginkorrak garatzeko, naturan oinarritutako irtenbideak azpimarratuz; eta politika publikoetan eta enpresa-estrategietan integratzeko, epe luzera klima-erresilientzia areagotze aldera.
Gure teknologien artean, hauek nabarmentzen ditugu:
- Kalteberatasuna eta arriskuak aztertzeko prozesuak automatizatzea, klima-agertokietan, estatistikan eta analisi espazialean oinarrituta (kartografia).
- Inpaktuak modelizatzea (bero-uhartearen efektua eta uholdeak, besteak beste), egokitzapen-neurrien eraginkortasuna kalkulatzeko.
- Klima-aldaketara egokitzeko neurri, plan eta ibilbide-orri malguak diseinatzeko tresnak garatzea.
- Climate-Proofing ikuspegiaren sektore-integrazioa eta klima-aldaketaren ondorioetara egokitzea hiri-plangintzaren, lurralde-antolamenduaren, azpiegituren eta energiaren sektoreetan.
- Klima-zerbitzuak eta datuen analisia aginte-koadroak eta datu-panel pertsonalizatuak garatzeko.