Hidrogenoaren sorkuntzan, banaketan, biltegiratzean eta segurtasunean ditugun garapen teknologikoak aurkeztuko ditugu sektoreko Europako azokarik handienean
Maiatzaren 21ean eta 22an World Hydrogen Summit 2025ean hartuko dugu parte, Rotterdamen; hain zuzen, hori da hidrogenoaren garapen globalari eskainitako mundu mailako ekitaldirik handiena. Sektoreko 15.000 aditu baino gehiago biltzen dituen ekitaldia aukera paregabea da sektorearen joerak eta azken garapen teknologikoak ezagutzeko.
Hidrogenoa garatzeko berrikuntza teknologikoak
World Hydrogen Summit 2025ean, lehen aldiz, erakusle gisa hartuko dugu parte Hall 4, stand D.111ean, non hidrogenoaren balio-katerako gure garapen teknologikoak eta karakterizazio-zerbitzuak aurkeztuko baititugu:
- Belaunaldi berriko elektrolizagailuak.
- Karbono-mintzak eta mintz-erreaktoreak.
- Materialen bateragarritasunerako soluzioak.
- Hidrogenoa biltegiratzeko andel berriak.
- Ihesak detektatzeko sentsoreak.
- Segurtasunerako soluzioak.
Aditu-talde espezializatu bat izango dugu azokaren bi egunetan. Beraz, gure soluzioak zuzenean ezagutu nahi badituzu, ez zalantzarik izan gurekin harremanetan jartzeko eta hitzordu bat adosteko.