Berria

Klima-arriskuak kudeatzeko KliMERA aplikazioa merkaturatu dugu ADOSekin batera

2025ko apirilaren 25a
Lanzamos junto a ADOS el aplicativo KliMERA.

"KliMERA web-aplikazioak analisi-esparru partekatu bat ematen du, non parte har baitezakete udaleko sail guztiek klima-arriskuak identifikatzen eta klima-arriskuen gaineko erabakiak hartzen zazpi urratsen bidez"

ADOSekin batera KliMERA® merkaturatu dugu, udal mailan klima-arriskuak identifikatzeko eta klima-arriskuen kudeaketan erabakiak hartzeko aplikazioa.

TECNALIAk, ADOSekin batera, KliMERA merkaturatu du, udal mailan klima-arriskuak identifikatzeko eta klima-arriskuen kudeaketan erabakiak hartzeko aplikazioa. Arriskuak identifikatzeko prozesua IPCCren metodologian oinarrituta dago. 7 klima-mehatxu aztertzen dira, urratsez urrats: bero-boladak, lehorteak, suteak, lur-irristatzeak, euri-uholdeak, ibai-uholdeak, kostaldeko uholdeak.

Nori zuzendua dago KliMERA?

  • Klima-aldaketara egokitzeko prozesuari oraindik heldu ez dioten udalerriak. Alde horretatik, urrats-segida erraz bat eskaintzen du, udalaren barruan eta modu partekatuan kalteberatasunaren lehen diagnostiko bat izateko.
  • Aldez aurretik informazioa baduten udalerriak. Aplikazioak metodo bat eskaintzen du modu partekatuan erabakitzeko zein diren mehatxu nagusiak eta zein sektoreri eragingo dioten nagusiki, eta, hala, lehendik dagoen informazioa osatzeko.

KliMERAren funtzio nagusiak

KLiMERA tresnak erakusten dituen funtzioek prozesu hauetan dute eragina:

  • Udalerriak klima-aldaketaren aurrean dituen kalteberatasuna eta arriskua kualitatiboki diagnostikatzea.
  • Klima-mehatxuen lehentasunak ezartzea. Aplikazioarekin, prozesuaren fase honetan, elkarrekin zenbatets daitezke mehatxuak eta haien lehentasunak ezarri, udal-alorren ezagutzan eta pertzepzioan oinarrituta.
  • Mehatxuen eraginpeko sektoreak identifikatzea.
  • Inpaktu-kateak lehenestea.