Teknologia

Hondakinak balorizatzeko teknologiak

Tecnologías de procesamiento de residuos

Hondakinen balioa lortzeko teknologiak garatzen ditugu fasez fase: prozesu kimikoen simulazioaren bidezko planteamendua, laborategietako azterketa eta ondoren pilotu gisa egiaztatzea, eta, azkenik, frogatzeko plantan baliozkotzea. Hondakin-bolumenak murrizteko soluzioak eskaintzen ditugu.

Gure gako-teknologien bidez, modu berezi eta pertsonalizatuan heltzen diogu hainbat alorri:

  • Hondakinak lehengai bihurtzea:
    • Hondakin metalikoak eta hondakin konplexuak berreskuratzea.
    • Hondakinak bigarren mailako lehengai bihurtzea.
  • Hondakinak energia bihurtzea:
    • Errausketaren ordezko teknologiak garatzea (erregai likidoak, sintesi-gasa).
    • Energia ekoizteko prozesuetako hondakinak eta azpiproduktuak tratatzea.
  • Hondakinak ezabatzea:
    • Hondakinak plasma termiko bidez beiraztatzea.
    • Ingurumen balioztapena egiteko erremintak, hondakinak berrerabiltzeko edo zabortegian uzteko.
  • Likido ioniko eta disolbatzaile eutektiko sakonak garatzea, hondakinak baliozkotzeko eta beste aplikazio batzuetarako.

Gure soluzio teknologikoen bidez, elkarlanean aritzen gara administrazioarekin, ekoindustriarekin, balio erantsi handiko lehengaien hornikuntzarekin mendekotasun handia duten industriekin (energia berriztagarriak, automobilgintza eta aeroespaziala), eta, orobat, hondakinak kudeatzea negozioaren zati garrantzitsutzat jotzen dutenekin.

Kanpo-aliatuak

SINTEF
KU Leuven
Logo Vito
Logo TUDelft, Delft University of Technology
MONOLITHOS
COMET
Ikusi gehiago

Nazioarteko presentzia

EARTO
European Network of Environment research Organisations (ENERO)
SPIRE PPP on resources efficiency
EMIRI: Energy Materials Industrial Research Initiative
International Society Environmental Technical Implications Construction with Alternative Materials (ISCOWA)
ERA - European Research Area
Ikusi gehiago
Soraya Prieto doktorea

Soraya Prieto doktorea

Hondakinak balorizatzeko teknologien arduraduna
Transformando los residuos en valor

Hondakinak balio bihurtzea (ingelesez)

Deskargatu PDFa