Agenda

ESAIM 2025: fabrikaziorako adimen artifizialari buruzko Europako sinposioa

Inteligencia_artificial_industria

Eguna

2025ko urriaren 23a

Lekua

Donostia

Ordua

8:00 am - 6:00 pm

Prezioa

Doan

TECNALIAk ESAIM 2025 aurkeztu du, fabrikazioari aplikatutako adimen artifiziala ardatz duen Europako sinposioa

Adimen artifizialeko teknologia umotzen ari da, eta, aldi berean, AAk fabrikazio-eragiketetan lagundu dezakeen aplikazio berriak aurkitzen ari dira ikertzaileak eta fabrikatzaileak. AAk manufakturan dakarren benetako onura, atazak automatizatzeaz gain, aplikazio eta enpresa-prozesu berriak ahalbidetzeko autonomia-mailak ematea da.

TECNALIAk, fabrikazioan adimen artifiziala sustatzeko Europako sarearekin (AIM-Net) elkarlanean, Nazioarteko ESAIM 2025 biltzarra antolatu du, adimen artifizialak manufaktura-problemak ebazteko dituen aplikazio praktikoak eta berriki egin dituen aurrerapenak aztertzeko. Hala, funtsezko kontzeptu eta teknologiak ulertzen saiatuko gara, baita horiek industria-praktikan aplikatzean dituzten onurak eta oztopoak ere.

ESAIM 2025erako epeak

Epea ireki da "Fabrikaziorako adimen artifizialari buruzko Europako 3. sinposioan (ESAIM 2025)" laburpenak aurkezteko. Sinposioa urriaren 23an egingo da, TECNALIAren Donostiako egoitzan. Dena den, otsailaren 28a da laburpenak aurkezteko azken eguna.

Besteak beste, hauek dira sinposioko gai nabarmenenak:

  • Prozesuak AAren bidez monitorizatzea, optimizatzea eta kontrolatzea.
  • AA sortzaileak diseinuan, mantentze-lan prediktiboan eta erabakiak hartzean dituen aplikazioak.
  • Biki digitalak eta datu sintetikoak erabiltzea eragiketak optimizatzeko.
  • Robotika aurreratua eta gizakiaren eta robotaren arteko elkarlana.
  • Fabrikazioa AA erabiltzearekin lotutako alderdi etiko eta legalak.

ESAIM 2025 aukera paregabea izango da manufaktura-sektorea eraldatzen ari diren berrikuntza teknologikoetan murgiltzeko.

TECNALIA, Donostia

Hartu lekua!