Azpiegitura

Hondakinak balorizatzeko plataforma

Plataforma de valorización de residuos

Zenbait motatako hondakinak bereizteko, tratatzeko eta balorizatzeko azpiegitura eta prozesu kimikoak simulatzeko programak.

Plataforma horren helburua da teknologiak laborategi mailan aztertzea, eta ondoren instalazio pilotuetan baliozkotzea, industria mailara eskalatzearen ebaluazio tekniko-ekonomikoa egiteko aukera ematen baitu horrek, eta inbertsio-arriskuak minimizatzen.

Deskribapena

Plataforma honek ekipamendu hau du:

  • Plasma bidezko instalazio pilotua: metalak berreskuratzea teknika pirometalurgikoen bidez, eta hondakinak beiraztatzea. Elikagailua, plasma-zuzia duen erreaktorea eta gasak tratatzeko sistema bat ditu.
  • Tenperatura baxu/ertaineko labeak, atmosfera kontrolatuan lan egiteko aukera dutenak (muflazko labeak, hodi bidezkoak eta birakariak): frakzio organiko txiki bat kendu ostean hondakin-materialetan dagoen frakzio inorganikoa (metalak) berreskuratzeko aukera ematen du.
  • Tratamendu ionometalurgikorako/hidrometalurgikorako instalazioak: 0,5 L-tik 80 L-rainoko edukiera eta berotze elektrikoa edo fluido termiko bidezkoa dutenak. Metal baloragarriak berreskuratzea dute helburu, ur-inguruneetan edo likido ionikoen bidez erauzita.
  • Likido ionikoak sintetizatzeko instalazioak (10 L-ko eskalan): barne hartzen dituzte karakterizazioa, erreaktoreak eta estalketa galvanikorako gelaxka pilotuak. Diseinua, sintesia, karakterizazio fisiko-kimikoa eta elektrokimikoa dituzte helburu, baita zenbait aplikaziotarako “likido ionikoek” (ILak) eta “Deep Eutectic Solvents”ek (DESak) dituzten propietate eta prestazioena ere.
  • Laginak aurretratatzeko ekipamendua: errotak, bahegailuak eta briketagailuak ditu.
  • Hondakin-materialak karakterizatzeko ekipamendua: ICP/MS, ICP/OES, AA espektroskopia, X izpien fluoreszentzia, besteak beste.

Nori zuzendua

  • Beren hondakinen kudeaketan interesa duten enpresak, edozein industria-sektoretakoak.
  • Ekoindustria.