Ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarritutako ebaluazio- eta diagnostiko-metodologiak eta soluzio operatiboak garatzen ditugu, ekoizpen- eta lurralde-sistemen jasangarritasuna areagotzeko.
Horri esker, balio ekonomikoa sortzen dugu, hala industriarako nola gizarterako, industriaren eta erakundeen jasangarritasuna bilatuz, baita hiriena eta lurraldearena ere.
Hauek dira funtsezko teknologiak ekonomia zirkularra lortzeko soluzioak eskaintzeko:
- Produktuen ekodiseinua C-LCA, LCC, SLCA, LCSA, karbono-aztarnak, ekologikoak eta hidrikoak erabiliz.
- Material Flow Analysis: hiriko metabolismoaren eta masa eta materialen balantzeen analisia, hirietan, sektore batzuetan eta besteetan, eskualdeetan edo nazio osoan.
- Eredu hibridoak (DEA, adibidez), ebaluazio teknologikoa eta ekonomikoa ez ezik ingurumenari dagokiona ere egiteko.
- Balio-kate bateko eragileen arteko lankidetzarako metodologiak eta tresnak, bizi-zikloa optimizatzeko, sinbiosi industriala sustatzeko eta sinergiak bilatzeko lurralde edo eskualde batean.
- Eskualdeko eta nazioarteko estrategiak egiteko metodologiak eta tresnak, eta baliabide-kontsumoaren efizientzia lortzeko erremintak aztertzea eta diseinatzea.