Mantentze-lanaren ikuspegitik jarduten dugu, hazkunde jasangarria ziurtatzeko eta negozioei balio erantsia emateko tresna gisa. Gure jardunak ikuspegi integratzailea eta holistikoa ditu teknologia digitalen, ingeniaritzaren eta ekonomiaren gainean, eta esparru estrategiko bat eskaintzen dugu enpresei eraldaketa digitalean laguntzeko eta mantentze-lanetako prozesuak optimizatzeko, haien aktiboen eta balio-katearen bizi-ziklo osoan.

Horretarako, ikuspegi integratzaile eta holistikoa eskaintzen diegu mantentze-lanei hainbat teknologia baliatuz, eta buru-belarri lan egiten dugu ingeniaritzaren alorreko ikerketan eta teknologia berrietan, baita sistema konplexuen mantentze-lanetan eta eragiketak kudeatzen ere.

Gure metodologiak eta teknologiak hainbat alorretara daude bideraturik.

  • Aktiboak eta flotak kudeatzea: RAMS, fidagarritasunaren eta mantengarritasunaren modelizatzea, arriskuen kudeaketa, bizi-zikloaren kostuaren analisia (LCC, LCP), laguntza logistiko integratua (ILS) eta errendimenduaren neurketa eta kudeaketa.
  • Ingeniaritza: material berriak eta hutsegiteen mekanika, simulazio aurreratua, O&M ingeniaritza.
  • Teknologia digitalak: adimen artifizial industriala, Big Data, IoT, Ra/RV, biki digitalak O&Mrako eta iragarpen- eta preskripzio-analisia.

Lan-ildoak hainbat arlotan aplikatutako soluzioetara bideratuta daude, hala nola fabrikazio aurreratura, trantsizio energetikora eta eraikuntza eta mugikortasun jasangarrira.

Kanpo-aliatuak

Universidad de Tecnología Luleå (Suecia)
Universidad de Oulu (Finlandia)
Universidade de Coimbra
University of Maryland (USA)
Chongqing University in China

Nazioarteko presentzia

EFNMS - European Federation of National Maintenance Societies
ISEAM International Society of Engineering Asset Management
ISCM, The International Society for Condition Monitoring
BINDT, British Institute of Non-Destructive Testing
MFPT Society For Machinery Failure Prevention Technology
SMRP, Society for Maintenance & Reliability Professionals
Ikusi gehiago
Ane Irazustabarrena Murgiondo

Ane Irazustabarrena Murgiondo

Directora de Tecnología