Gero eta interkonektatuagoa eta interaktiboagoa den mundu honetan, soluzioak asmatzen ditugu, prozesu, produktu eta zerbitzu digitalen alorrean eskatzen diren teknologia egokienak garatuz eta integratuz. Gure helburua da, batetik, negozioaren eraldaketa eredu digitalera egin beharreko aldaketarekin lerrokatzea eta, bestetik, aukera berriak bultzatzea teknologia digitalak erreferente gisa harturik.
Eraldaketa digitalaren ardatz nagusia enpresaren balio-proposamena digitalizatzea da, prozesuak eta, batez ere, negozio-ereduak berriro diseinatuz. Gainera, produktua edo zerbitzua erabiltzailearekin eta eraiki nahi dugun perimetro digitalarekin pentsatuz taxutzea esan nahi du, hartu-eman bakoitzean fideltasuna bilatuz. Eraldaketa horrek botere-eredu berriak eskatzen ditu, eta, mamituko bada, beharrezkoa izango da bilakaera sustatzea erakundeen eta pertsonen kulturan.
Lantzen ditugun teknologia digitalek negozio-eredu berri bat bultza dezakete eskaintzen dituzten gaitasun berriekin zuzenean loturik. Halaber, digitaltasun txikia baina eskalatzeko edo dibertsifikatzeko potentzial handia duten balio-proposamenei ekarpenak egin diezazkiekete, edo halakoetan eraldaketak eragin. Beste kasu batzuetan, balioa sortzeko prozesuen eraginkortasuna hobetzea lortzen da (eraldaketak, integrazioak, eta abar), eta, aldi berean, efizientzia areagotzen da datuen analisiari esker. Datuaren balioa ateratzea da eraldaketa horren beste helburuetako bat, botere-ereduak sortuz balio-proposamen propioen gainean (defentsarako), baita bestek eginikoen gainean ere (bitartekaritzarik eza). Azkenik, erresilientziaren eta azpiegitura digitalekiko konfiantzaren erronka nabarmendu behar da, eta teknologia digitaletan epe luzerako mendekotasunak sortzen dituzten eraldaketa-prozesuetan arriskua murriztu behar da.
Enpresekin lankidetzan jarduten dugu smart produktuak eta soluzioak sortzen laguntzeko, adituei datuen gaineko jakintza lortzen laguntzen dieten sistemak garatzeari eta kudeatzeari esker. Sistema horiek erabakiak har ditzakete hainbat ingurunetan –edo erabakiok hartzen lagundu–, hala nola 4.0 industria (industria-prozesuen optimizazioa, biki digitalak, portaeren iragarpena, erabakien preskripzioa, eta abar), energia (portaera energetikoaren efizientzia areagotzea), logistika eta garraio adimenduneko sistemak, osasun-terapia berriak, portaeren iragarpena (merkatuak, prozesuak, gizartea, eta abar), enpresa-inguruneetarako preskripzio-laguntza, datuetan oinarritutako arreta pertsonalizatua, prozesu kritikoak ezaugarritu eta modelatzea, adimena eta segurtasuna emanez, eta abar.
Arlo hauetan lan egiten dugu:
- Machine learning / Deep learning
- Algoritmia aurreratua (Stream Learning, Reinforcement Learning, Privacy Aware ML, Edge AI)
- Optimizazio adimenduna, bai konputazio-eredu klasikoetan, bai sistema kuantikoetan.
- Azalgarritasuna: Fairness, Accountability, Transparency.
- Datuak modelatzea eta datuen zientzia
- Deskripzio-, iragarpen- eta preskripzio-eredu aplikatuak.
Robotak eta automatismoak diseinatzen eta garatzen ditugu, hainbat sektoretako enpresen produkzio-prozesuen eta prozesu operatiboen eraginkortasuna hobetzeko: osasuna, ibilgailu autonomoak, eraikuntza, lehen sektorea eta, oro har, mota guztietako inguruneak, baldin eta haietan robotikak eta sistema kognitiboek prozesuen efizientzia hobetu eta enpresak edo balio-kateak eralda baditzakete.
Hainbat bitarteko ditugu soluzio berriak eskaintzeko:
- Robotika malgua eta kolaboratiboa
- Kontrol kognitiboa eta autonomoa
- Kontrol-sistema berritzaileak diseinatzea eta garatzea.
- Sistema automatizatu berriak eta robot autonomoak egokitzea eta esperimentatzea.
- Gizakiaren eta roboten arteko interakzio-teknologiak.
- Sistema robotikoen interoperabilitatea.
Mundu fisikoa eta digitala uztartzen ditugu, langileen gaitasun kognitiboak areagotzen dituzten teknologien bidez, trebakuntza-prozesuen efizientzia areagotuz eta langileen jarduketa-perimetro fisikoen gaineko perimetro digitalak emanez.
Teknologia hauekin lan egiten dugu:
- Errealitate areagotua/errealitate mistoa, testuinguru operatibo jakinetarako
- Errealitate birtual kolaboratiboa, prestakuntza- edo simulazio-prozesuetarako
- Fotogrametria
- Elkarrekintza naturala
- Premia berezietara egokituriko wearableak
- Nahasmendu muskuloeskeletikoak prebenitzeko exoeskeletoak
- Ergonomia digitala (HF & UX), lanpostu konektatuari loturik
- Gamifikazioa
Datuen bidez balioa sortzea bilatzen duten erakundeetan beharrezkoa den Big Data ikuspegia ematen dugu. Datuen bidez balioa sortzeari heltzen diogu, prozesuen efizientzia hobetzen eta produktu eta/edo zerbitzu berriak garatzen ahaleginduz. Teknologia eta arkitektura berriak garatzen ditugu errendimendu handiko plataformen gaineko datu masiboak eta heterogeneoak prozesatzeko. Adibidez:
- Azpiegitura espezifikoak Big Data (Horton Works, kasu)
- Big Datarako iraunkortasun-mekanismoak: NoSQL eta Data Lake datu-ereduak.
- Big Data eredu hibridoak (real-time/batch), programazio-arkitektura (Lamdba, Kappa, ELK eta abar) eta programazio-eredu banatuak.
- Edge/Fog soluzio espezifikoak.
- Datuaren gobernua: Bizi-zikloa, Big Data segurtasuna, araudia betetzea.
- MLOps (adimen artifiziala operazionalizatzea) eta Infrastructure as Code (IaC).
- Cloud Service Brokers, Migration to Cloud.
- Software-ingeniaritza Multi Cloud sistemetarako.
- Segurtasuna ziurtatzeko eskemak hodeian.
Arriskuak eta kostuak murrizteari heltzen diogu, baina baita kalitatea areagotzeari eta softwarea eta sistemak garatzeko, integratzeko eta eskuratzeko bizi-zikloaren denborak laburtzeari ere. Informazio-sistemen bizi-zikloa kudeatzeko aukera ematen duten lan-ingurune digitalen produktibitatea, arintasuna eta kalitatea handitzen laguntzen dugu, honako hauei esker:
- Botila-lepoak eta ezkutuko kostuak identifikatzeko iragarpen-ereduak.
- Zor teknikoaren zenbatespena eta zor hori murrizteko tresnak.
- Sistema konplexuen baterako ingeniaritzarako teknikak eta metodoak.
- Bilakatzen ari diren araudiei buruzko ebaluazio inkrementalerako teknologiak.
- Arrisku kuantitatiboak eta kualitatiboak kudeatzeko eta aztertzeko teknikak.
- Bizi-zikloan aseguratze funtzionala ezartzeko teknikak.
Sistema digitaletan segurtasun- eta konfiantza-teknologiak sortzera bideratzen dugu berrikuntza, hori baita eraldaketa digitalaren ahulgune bat; izan ere, eraldaketa digitalak ez ditu jasotzen «diseinu bidezko segurtasunaren» edo babes-neurri sakonak betetzearen printzipioak. Kontzeptu-probak eta soluzioak garatzea pribatutasun- edo trazagarritasun-teknologietan oinarrituta. Segurtasuna bermatzeko tresnak eta metodoak (safety & security) diseinuaren hasierako etapetatik. Sistemen, datuen eta sareen segurtasuna kontrolatzeko eta babesteko teknologiak. Sistema kritikoen segurtasun-arriskuak kudeatzea. Horrekin guztiorrekin, aplikazio berriak eskaintzen ditugu eremu hauetan:
- Distributed Ledger Technologies: Blockchain Distributed Ledgers.
- Diseinu bidezko segurtasuna, pribatutasuna eta babesa.
- Nortasuna/pribatutasuna kudeatzeko soluzioak
- Arriskuen kontrola, babesa eta kudeaketa.
- Zibersegurtasunerako adimen artifiziala (Adversarial ML, kasu)
- Cyber Ranges eta eraso-simulazioa.
- Quantum Security / Post-Quantum Criptography.
- Compliancea zibersegurtasunarekin loturiko inguruabar berrietan.
Plataforma eta teknologia-pila espezializatu berriak diseinatzen eta zabaltzen jarduten dugu, zerbitzu berriak instalatzeko, mugikortasun-zerbitzuak eta produktu eta zerbitzu adimendunetan oinarritutako zerbitzuak barnean harturik. Horretarako, honako hauekin lotutako teknologiak konbinatzen ditugu:
- Prozesatze xurgatua
- Sistema banatuen interoperabilitate-plataformak.
- IoT industrialerako komunikazio-protokolo aurreratuak
- Komunikazio-sistemak eta sareak
- Identifikazioa
- Kokapena eta gidatzea
- Adostasunaren ebaluazioa
- 5G eta lotutako teknologiak
Elementu fisikoei beharrezko datuak sortzeko gaitasuna ematen diegu, ondoren datuok ustiatu ahal izateko, monitorizazio eta instrumentazio aurreratuaren bidez. Inguruabar operatibora egokituriko konektagarritasuna gaineratzen dugu, elementu fisikoen monitorizazioaren eta instrumentazioaren bidez. Sentsore heterogeneoekin, miniaturizatuekin eta sistema xurgatuekin lan egiten dugu. Esparru hauetarako eskaintzen ditugu soluzioak:
- Pertzepzioa
- Ikuskaritza eta kalitate-kontrola
- Osasun estrukturalaren monitorizazioa
- Energy harvesting
- Eragingailuak eta motorrak
Ikusmen artifizialarekin loturiko teknologia berriak ikertzen ditugu, eta teknologion abantailak aplikatzen ditugu irudien iragarpen-, segmentazio- eta sailkapen-sistema konplexuak garatzeko hainbat ingurunetan, hala nola fabrikazioan, segurtasunean edo osasunean. Hainbat eratako soluzioak garatzen ditugu kalitate-ikuskapen automatikoan, edukiera-kontroletan, irudi hiperespektralean, elikaduraren sektorean, hondakinen kudeaketan eta abarretan. Ikusgai ez dauden kanaletan lortutako irudiak eta datuak hartzen eta interpretatzen ditugu, irudiak aurreprozesatzeko teknikak, argia-materia interakzioaren modelatze bayestarra, in-line/at-line sistemak, urruneko konposizio kimikoaren ebaluazioa eta halakoak baliatuz. Algoritmo berriak aplikatzen ditugu, 24/7 produkzioko aplikazio errealetan baliatzeko. Ildo horretan, merkatu ugaritako aplikazioak nabarmentzen dira, hala nola siderurgiako kontrol- eta neurketa-sistemak, espazio irekietako okupazio-kontrola, irudi biomedikoaren analisia, termografia-sistemak, arku-labe elektrikoko elektrodoen ikuspen bidezko kontrola, eta beste hainbat. Hainbat esparrutan dihardugu berrikuntzan:
- Irudiak eta seinalea prozesatzea eta sailkatzea
- Ikuskaritza eta kalitate-kontrola
- Fotonika
- Ikusmenari aplikaturiko Deep Learninga
Datuak prozesatzeko sistemen eta ekipoen interkonexio gardena errazten dugu, ekipoen eta makinen osasunari buruzko datuekin, bai eta ekipoaren egoera birkonfiguratzea ere, eskuragarritasun-helburuak lortzeko. Hainbat alorretan lan egiten dugu: plantan jasotako datuak biltzen eta bihurtzen; informazio eta jakintzan; produktibitatea hobetzeko ikuskapen-, neurketa- eta kontrol-sistemetan; eta produkzio-bitartekoen predikziozko mantentze-lanetarako aplikazioetan biltzen diren datuak atzemateko eta bihurtzeko soluzioetan. Horretarako, honako teknika hauek baliatzen ditugu:
- RAMS (Reliability, Availability, Maintainability and Safety)
- Condition Based Maintenance (CBM)
- Prognosis Health Maintenance (PHM)
- Eredu hibridoak, biki digitalak eta datuen fusioa.