
Egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduak jasanezinak dira etorkizuneko belaunaldien oparotasun ekonomikoari eta ongizateari eusteko. Beharrezkoa da paradigma aldatzea, bai gizartearen produkzio-sistemetan, bai kontsumo-jarraibideetan.
Ekonomia zirkularra da aldaketarako motorra, eta haren bidez lortuko dugu gure gizarterako eta planetarako jasangarriak diren ekoizpen- eta kontsumo-ereduetarantz igarotzea.
Laguntza eskaintzen diegu industria-sektoreari eta erakunde publikoei, garapen ekonomikoko eredu jasangarri bat ezar dezaten. Ekonomia-eredu zirkularra lortu nahi da, ekoizpen-sistemetan zirkulartasuna sartzeko; eredu horren bidez, lehengaien, materialen, produktu/zerbitzuen eta energiaren erabilera optimizatuko da, eta ahalik eta gehien murriztuko da hondakinen sorrera. Hartara, enpresen lehiakortasuna indartzen eta ekonomia berdean oinarritutako jarduera ekonomiko berriak sortzen laguntzen da.
Etapa guztietan dihardugu inplikaturik: hasi produktuen eta prozesuen ekodiseinu-etapatik, eta hondakinen birziklatze- eta balorizazio-soluzioak garatzeraino. Industria-ingurunean ez ezik, hirietan eta lurraldean ere lan egiten dugu. Bioekonomiaren arloan ere garatzen ditugu soluzioak, baliabide biologikoak berriztagarriak izatea ahalbidetzen duten teknologien bidez.
Bete formularioa eta eman zure erakundea aldatzeko urratsa.
Ekonomia zirkularra da funtsezko aldaketa-eragileetako bat, dela baliabide naturalak gordetzeko, dela gure industria eta gizartearen jasangarritasuna babesteko. Teknologia zirkularren arloko gure proposamen teknologikoak alderdi hauek jasoko ditu:
Ekodiseinua funtsezko tresnatzat hartzen dugu klima-aldaketa arintzeko eta deskarbonizazioa lortzeko.
Material jasangarri eta adimendun berriak ekodiseinatzen ez ezik ekodiseinu elektronikoan ere lan egiten dugu, bai eta ekipamendu, prozesu eta aktibo ekoeraginkorrak diseinatzen ere, helburu hauetarako:
Duela hamarkada batzuetatik hona, fabrikazio-industria adimendun eta jasangarriaren aldeko apustua egin dugu, egungo ekoizpen- eta kontsumo-eredu linealetik aldentzeko eta eredu jasangarri eta zirkular baterantz egiteko. Horretarako, industriak eraldatu eta birdiseinatu egin behar ditu prozesuak, teknologiak eta instalazioak, guztia ere produktuak eta haien osagaiak mantentzeko, konpontzeko, eguneratzeko, birmanufakturatzeko, desfabrikatzeko, balorizatzeko edo birziklatzeko.
TECNALIAk hurbilketa holistikoarekin eskaintzen die laguntza enpresei eraldaketa horretan, zirkulartasun-estrategien konbinazioak aplikatuz. Arlo hauetan lan egiten dugu:
Irmo sinesten dugu hiriek eta eskualdeek aldaketarako funtsezko eragile gisa duten eginkizunean, ekonomia zirkularrago bateranzko trantsizioan, eta uste dugu herritarrak eta administrazioak ipini behar direla trantsizio horren epizentroan. TECNALIAn hiri-eraldaketa hori bultzatzen lagundu nahi dugu, bitarteko hauen bidez:
Balio handiagoa sortzen dugu; izan ere, balio erantsi handiagoko produktu bihurtzen ditugu arazo izan litezkeen hondakinak edo bigarren mailako korronteak; hau da, lehengaiak edo energia eskuratzen ditugu, beste prozesu industrial baterako. Askotariko teknologiak hibridatuz eta konbinatuz lortzen dugu hori, berreskuratu beharreko hondakinaren edo baliabidearen izaeraren eta jatorriaren arabera:
Funtsezko teknologiatzat jotzen dugu digitalizazioa ekonomia zirkularraren esparruan ere, gako-teknologiatzat baitaukagu ekoizpen-eredu zirkularrago bat lortzeko bidean; izan ere, potentzial handia du hainbat adarretan, hala nola materialen eta hondakinen zikloak ixteko, materialen kontsumoan efizientzia areagotzeko, hondakin gutxiago sortzeko edo produktuen bizitza erabilgarria luzatzeko, besteak beste. Horretarako, askotariko teknologia digitalak aplikatzen ditugu:
Soluzio teknologiko aurreratuak garatzen ditugu —biomasa, bereziki— baliabide biologiko berriztagarrietan oinarritutako ekonomia jasangarria lortzeko.
Gure teknologiek balio-kate osoan esku hartzen dute, hasi lehengaietatik eta azken produkturaino. Badugu negozio-ikuspegia ere, eta gure bitartekoak lagungarriak izan daitezke garapen-prozesuan, ideiatik ustiapen-faseraino.
Hona hemen gure balio-proposamenaren ardatzak: