Lehengai berriztagarrietatik isosorbida bis-metil karbonatoa (IBMC) ingurune industrial esanguratsu batean ekoizteko prozesu oso eraginkorra baliozkotzea. Lortutako IBMCak prezio lehiakorrean ordezka ditzake petroliotik eratorritako monomeroak (adibidez, bisfenol-A eta diisozianatoak), polikarbonatoak eta poliuretanoak ekoizteko erabiltzen direnak.
VIPRISCAR proiektuaren helburua da prestazio espezifikoekiko material seguruagoak lehengai berriztagarrietan oinarrituta era jasangarrian ekoiztea.
Helburu nagusia da IBMC instalazio pilotu baten eskalan ekoizteko prozesu bat baliozkotzea (TRL 5, 100 kg). IBMC produktua oraindik ez dago salgai; glukosaren eratorri batetik lortzen da, isosorbidatik, eta polimeroak fabrikatzeko erabiltzen diren eta potentzialki kaltegarriak diren konposatuak ordezka ditzake.
Bigarren helburua da IBMCaren eratorriek estaldura industrialen, itsasgarrien eta biomedikuntzaren sektoreetan merkatuari ekar diezaioketen balio erantsiaren kontzeptu-proba bat egitea.
Helburu horiek lortzeko, elkarrekin lanean ari dira Europako zazpi bazkide.
Proiektu honek Bio Based Industries Joint Undertaking (JU)-ren finantziazioa jaso du, Europar Batasuneko Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren baitan, 790440 zenbakiko diru-laguntzaren akordioari esker. Europar Batasuneko Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren eta Bio Based Industries Consortiumen laguntza jasotzen du JU honek.