Proiektuak

Basogintza-sektorea, ezinbestekoa bioekonomia zirkularrean

Zurezko eraikuntzen sektorearen balio-katea bultzatzea, Europako bioekonomia zirkularraren funtsezko alderdi gisa. Barnean hartzen ditu zuraren lehen eraldaketa, eraikuntza eta eraikingintza, ekoizpen-jarduera osagarriak, berrerabiltzea eta birziklatzea.

Europako eraikuntza-sektorea hondakin-iturri handienetako bat da: urtean 70,5 milioi tona zur-hondakin sortzen ditu, gutxi gorabehera. Gaur egun, hondakin-zuraren heren bat inguru birziklatzen da.

Woodcircus proiektuaren helburuen artean jasota dago, besteak beste, lehendik ditugun ezagutza enpiriko eta praktikoak biltzea, zurezko eraikuntzen sektorearen balio-katearen abangoardiako ikuspegi orokorra ezartzeko. Era berean, jardunbide egokiak eta soluzio berritzaileak identifikatu eta zabaldu ditugu baso-baliabideen erabilera optimizatzeko balio-kate osoan, bai eta publiko orokorra sentsibilizatzeko ere.

Zenbait interes-taldek orpoz orpo dihardute lanean proiektuaren etapa guztietan. Alderdi teknikoez gainera, zurezko eraikuntzak eta hari lotutako sektoreak arautzen dituen esparru juridikoa ere landu dugu.

Europako Batzordea

Proiektu honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren finantzaketa jaso du, 820892 zenbakidun dirulaguntza-hitzarmenari jarraikiz.

Catálogo Materiales y productos de construcción

Eraikuntzako material eta produktuen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa