Sistema elektronikoak, potentzia-elektronika eta kontrola gauzatzen ditugu dugu gidaritza automatizatua eta ibilgailu elektrikoa hedatzeko; sare elektriko banatuan integratzea, biltegiratzea eta sarearen kontrola eta komunikazioa (energia-bihurgailuak eta eragingailuak); konektagarritasuna eta zibersegurtasuna (sistema xurgatuak); sentsorika (biosentsoreak, gailu hibridoak eta abar); eta jarduna eta mantentze-lanak.
Teknologia horiei esker, energia-bihurgailu eta sistema elektriko-elektroniko trinkoagoak, efizienteagoak, merkeagoak, seguruagoak eta konektatuagoak lor daitezke, eta jarduna ez ezik mantentze-lanak ere hobetzen dira.
Bezeroaren beharren araberako garapenak egiten ditugu, bai diseinua osatzeko zati espezifikoak, bai “giltza eskura” ekipamendu ziurtatuak ere.
Sistema elektronikoen, potentzia-elektronikaren eta kontrolaren gako-teknologiak:
- Potentzia-elektronika: maiztasun handiko potentzia-bihurgailuak (SIC, GaN) eta erresonanteak. Hainbat mailatako topologiak.
- Kontrol-teknika konplexuak
- Elektronika analogikoa.
- Elektronika digitala. FPGAk, SoC, mikroak.
- Sistema xurgatuak: SO denbora errealean, multicore arkitekturak, ModelBase Designean oinarrituriko diseinua.
- Sistemak, algoritmoak eta zirkuituak modelizatzea eta diseinatzea. HIL arkitekturak baliatzea.
- Potentzia-bihurgailuen txertatze-maila handia duten sareen egonkortasuna aztertzea.