Proiektuaren helburu nagusia: material konposatuen hondakinak berrerabiltzeko teknologia berritzaileen integrazioa eskala handian garatzea eta frogatzea, eta, ondorioz, haien balio-bizitza amaitzen denerako (EoL) aukera errentagarriak garatzea bi birziklatze teknologiaren bidez (mekanikoa eta termikoa).
Beira- eta karbono-zuntzez indartutako polimeroak (GFRP eta CFRP) gero eta gehiago erabiltzen dira fabrikazio-sektore askotan, egitura-material gisa (adibidez, garraioan, eraikuntzan eta energian), metalek baino erresistentzia hobea dutelako korrosioaren aurka eta metalak baino arinagoak direlako. Gaur egun, ordea, nahiko zabaldua dago oraindik material konposatuak botatzea balio-bizitza amaitzen zaienean.
FiberEUse proiektuak babes ematen dio industriari ekonomia zirkularreko eredu baterako trantsizioan, askotariko baliabideen bidez: birziklatze-teknologia berritzaileak, erakusleak (hainbat sektoretan: automobilgintzako eta aeronautikako osagaiak eta turbina eolikoak, besteak beste), IKT-soluzioak eta plataforma digital bat (mobilizatzeko, harreman-sareak sortzeko eta balio-kate osoan berrikuntza egiteko).
Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, H2020-CIRC-01-2016-2017, GA 730323 zenbakiko dirulaguntza-hitzarmenaren bidez.