Negozio-eredu zirkular berriak diseinatzen eta garatzen laguntzeko metodologiak eta tresnak, eraikuntza-produktu berriak sortzera bideratuak, hirietako eta hiri-periferietako industria- eta hiri-sektoreetako lehengai sekundarioetatik abiaturik. Egitasmoaren helburua da hondakinen eta baliabideen erabilera efizientea sustatzea eraikuntzaren sektorean.
Erakustaldi-proiektu honetan konbinaturik ageri dira, alde batetik, hiri-eraikuntza jasangarriagoa lortzeko negozio-eredu baten garapena eta, bestetik, eraikuntza-sektorerako produktuetarako materialak lortzera bideratutako soluzio teknologikoak eta ezagutza teknikoa. Hori guztia hirietan edo hiri-periferietan sortutako hondakin-korronteetatik abiatuta.
CINDERELA proiektuan garatutako negozio-ereduak erraztu egiten ditu soluzio horietatik eratorritako aukerak. Lankidetza eta ezagutza digitalerako plataforma bat ere garatzen du, hainbat eskualde eta hiritan inplementatzen laguntzeko. Esparru horrek babes digitaleko ingurune bat sortuko du ekonomia zirkularrean interesa duten enpresentzat edo beste eragile batzuentzat.
Proiektu hau Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programak finantzatua da, 776751 zenbakidun dirulaguntza-hitzarmenari jarraikiz.