Prozesu berritzaile, errentagarri eta miniaturizatua, lehengai sekundarioetatik abiaturik (hala nola katalizatzaileak, hondakin elektriko eta elektronikoak, eta nikelaren eta kobrearen galdaketa-hondakin eta -zepak) platinoaren taldeko metalak berreskuratzeko. Proiektu honek hornikuntza-iturri berriak irekiko ditu Europan gero eta urriagoak diren lehengai kritiko horientzat.
Berreskuratze-prozesu hori garatzeko lankidetza-esparruan, hainbat alderdi hartzen dira kontuan: hondakinen karakterizazio kimikoa; xede-metalen lixibiazioaren azterketa, kontuan hartutako hondakinetatik abiaturik, likido ionikoak eta disolbatzaile eutektiko sakonak (deep eutectic solvents) baliatuz; metal lixibiatuen bereizketa aztertzea, likido ionikoen bidez eta likido-likido erauzketa-tekniken eta bestelako teknika batzuen bidez; eta, likido ionikoetatik abiatuta elektrodeposizio bidez erauzitako/bereizitako metalak berreskuratzea.
Era berean, prozesuaren amaieran, baliozkotze industrialean eta instalazio pilotu baten eraikuntzan ere hartzen da parte. PLATIRUS proiektuan, birziklapen-enpresa batek berreskuratutako metalak automobilgintzarako katalizatzaile gisa merkaturatzen ditu. Bi automobilgintza-enpresa handik baliozkotzen dute ekoitzitako materiala.
Proiektu hau Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programak finantzatua da, 730224 zenbakidun dirulaguntza-hitzarmenari jarraikiz.