Sistema metalurgiko berritzaileak garatuko dira “piro”, “hidro”, “bio” eta “iono” teknologietan eta teknologia elektrometalurgikoetan oinarrituta kobaltoa eta beste metal batzuk berreskuratzeko. Instalazio aurreindustrial bat eraikitzeko asmoa dago, prozesu horiek integratuta zero hondakin dituen eta efizientzia ekonomikoa eta ingurumenekoa hobetzen duen soluzioa teknologikoki baliozkotzeko.
CROCODILE proiektuan, aurreprozesatze- eta berreskuratze-mailako teknologiak garatuko eta optimizatuko dira:
- Hondakin-korronteak (prozesu mekanikoak, hidrikoak eta pirometalurgikoak) identifikatu, sailkatu eta aurrez kontzentratu, balio erantsi handiagoko kontzentratuak lortzeko.
- Bioleaching edo biolixibazioa: organismo biziez baliatuz hondakinetatik metalak erauzi.
- Disolbatzaile eutektiko sakonen (DES) bidezko likido-likido erauzketa eta lixibazioa, kobaltoa selektiboki erauzteko.
- Likido-likido erauzketa l electro-winninga: balio komertzial handiko kobalto metalikoa lortzeko.
Halaber, aurreikusten da hondakin-fluxuetatik kobaltoa ateratzeko sistema metalurgiko komertzial mugikor bat ekoiztea, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideragarria.
Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 776473 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.