Proiektuak

Azpiestazio elektriko ekodiseinatua: efizientzia eta jasangarritasuna

subestación eléctrica ecodiseñada

Azpiestazio elektrikoen ekodiseinua, material- eta energia-kontsumoetan efizientzia handiagoa lortzeko; hala, ekipamenduen eta azpiestazioaren fabrikazio- eta mantentze-kostuak murriztea lortzen da, bai eta bizi-ziklo osoko ingurumen-inpaktua murriztea ere.

NEOSUB proiektuak ekodiseinuko irizpideetan oinarrituta heltzen die azpiestazio elektrikoen diseinuari eta garapenari; ekodiseinuari esker, material- eta energia-kontsumoaren efizientzia handiagoarekin lotutako lehiakortasun-abantailak ematen zaizkie operadoreei, ingeniaritzei eta azpiestazioetarako ekipamendu-ondasunen fabrikatzaileei:

  • Ekipamenduen fabrikazio-kostuak eta instalazioen mantentze-lanak murrizten dituzte.
  • Azpiegituren ingurumen-inpaktua minimizatzen du haien balio-bizitza osoan, emisioak eta/edo isuriak murrizten baititu fabrikazioan, instalazioan, erabileran eta mantentze-lanetan, eta ekipamenduak eta materialak berrerabiltzea eta birziklatzea errazten baitu.

Proiektu hau BOSLANek koordinatutako enpresa multzo batentzat egiten ari da; hartan, ARTECHE, GENERAL ELECTRIC, IK INGENIERÍA, INGETEAM, ORMAZABAL eta ZIV enpresek eta ENERGIAREN KLUSTERRAk parte hartzen dute.