Energia-sistema adimendunen konfigurazio konplexuak probatzeko eta baliozkotzeko tresnak eta metodologiak garatzea, arreta berezia ipinita sare elektriko adimendunetan. Proiektuaren bidez, euskarria ematen zaio ERIGrid azpiegitura esperimentalari, eta ikertzaileek sarbide fisikoa izan dezakete azpiegitura horretara, baita hainbat onlineko zerbitzutara ere (sarbide birtuala).
ERIGrid 1.0 proiektuaren emaitzetan oinarrituta, haren jarraipena den ERIGrid 2.0 egitasmoak zabaldu egiten ditu energia-sare adimendunak aztertzeko, probatzeko eta baliozkotzeko garatutako tresnak, prozedurak eta zerbitzuak. Hainbat domeinu (elektrikoa eta telekomunikazio-azpiegitura komuna, besteak beste) biltzen dituzten sistema ziberfisiko horietarako baliozkotze holistikoko ikuspegia baliatuta, ERIGrid 2.0 proiektuak ikertzaile akademiko eta industrialen ikerketa eta hezkuntza sustatzen ditu, Europako laborategi onenetara iristeko programa transnazional baten bidez. Hala, haietan inplementatu ahal izango dituzte beren ikerketa-proiektu esperimentalak. ERIGrid 2.0 proiektuak, gainera, zenbait datu-base eta onlineko simulazio-tresnatan birtualki sartzeko modalitatea ere eskaintzen du.
Proiektu hau Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programak finantzatua da, 870620 zenbakidun dirulaguntza-hitzarmenari jarraikiz.