Meatzaritzako zepetatik eratorritako material bat, suarekiko erresistentea, eskalatzea eta merkaturatzea, eta produktuak eskala industrialean garatzea eta baliozkotzea –batez ere, eraikuntzaren sektorerako, baina beste sektore batzuk baztertu gabe, hala nola industria, elektrizitatea eta garraioa–.
Proiektu honek bi industria-sektoreren beharrei erantzuten die. Lehengaien sektoreko hondakin bat balorizatzea proposatzen da, eta produktuen eta prozesuen efizientzia hobetzea ingurumenaren ikuspegitik.
Era berean, produktu fotokatalitikoak eta suarekiko erresistentzia-propietateak dituztenak ere sortzen dira, tunel, eraikin eta bestelako instalazioen eraikitzaile eta operadoreentzat.
TECNALIA da proiektuaren koordinatzailea, eta, bazkide industrialek ez ezik (ENALOS, BOLIDEN, LTU eta DESAMANERA), beste zentro eta unibertsitate batzuek ere parte hartzen dute (KUL, NTUA, UPD eta FORTH). Guztiek ere jakintza eta esperientzia dituzte, eta proiektuaren helburua lortzeko azpiegitura eta instalazioak eskaintzen dituzte. Horregatik aukeratu dituzte.
Proiektu honek KIC EIT Raw Materials programaren finantzaketa jaso du (19040 espediente-zenbakia).