Dubaiko intentsitate energetikoaren mapa. GIS sisteman oinarritutako plataforma, non informazio georreferentziatua gordetzen eta analizatzen baita Dubaiko eraikinetako energiaren eta uraren erabilerari buruzko adierazleak lortzeko. Plataforma hori 100 eraikinetan ezarri eta balioztatu zen, eta etorkizunean hiri osoa barne hartzeko pentsatuta dago.
Proiektu honen ardatza Dubai hiriko eraikinetako energia- eta ur-erabilerari buruzko adierazleak lortzea da, Dubai Supreme Council of Energyk 2030erako dituen helburu estrategikoen esparruan. Horretarako, informazio georreferentziatua gordetzeko eta analizatzeko plataforma bat garatu da.
Lanaren barruan sartzen da datu-baseen arkitektura sendo eta eskalagarri bat eta dagokion eragiketa-eredua definitzea, Integrated Energy Intensity Mapping tresna garatzea (dagoeneko 100 eraikinetan ezarria eta baliozkotua), datu-hutsuneak hautematea eta tresna Dubai osora zabaltzeko bide-orria ezartzea.