Datu-eredua eraldatzea, datu adimendunetan oinarritutako eredu batera jotzeko.
Zerbitzu-sareak osatzen dituzten elementu eta prozesuen erreplika birtuala da, eta, beste datu batzuekin konbinatuta, hiria eta haren zerbitzuak planifikatzen, kudeatzen eta diseinatzen laguntzen du.
Proiektua Inkolanentzat garatu da, eta aukera ematen du gaur egun bezeroak kudeatzen dituen datuak datu adimendun bihurtzeko eta banaketa-sareak hiriko informazioarekin lotzeko.
Horretarako, Inkolanen sareen informazio geometriko eta semantiko georreferentziatua duen 3D eredu bat sortzea automatizatzen da. Halaber, 3D eredua operadoreen sareetan eskuragarri dagoen informazio dinamikoarekin konektatzen da.
Biki digital berri hori operadorearen ereduarekin eta hiriaren ereduarekin konbinatuta, balio erantsiko zerbitzuak garatzen dira helburu honekin: nabarmentzea nola lagundu dezakeen Inkolanen Digital Twin biki digitalak smartcity-a garatzen.