Euskarri digitalak garatzen ditugu eraikitako hiri-ingurunea definitzen duten objektuak eta prozesuak irudikatzeko. Egiteko horretarako, hiru elementu konbinatzen ditugu: hainbat eskalatako geometriaren eta semantikaren irudikapen koherenteko lengoaiak (CityGML eta IFC, esaterako), ereduen sorkuntza-diseinuko algoritmoak, eta, hirugarrenik, 3D ereduak biltegiratzeko gaitasuna duten datu-base geoespazialak (3DCityDB, adibidez).
Gure lerro teknologiko nagusien bidez –OpenBIM eta GIS3D–, ardatz hauek biltzen ditugu balio-proposamenean:
- Elkarlaneko hodei-softwarea garatzea eraikuntza-prozesuen kudeaketa adimentsua egiteko, eta eraikinaren, hiriaren eta lurraldearen aktiboen mantentze-lanak.
- Datuak denbora errealean integratzea eta interoperabilitateari euskarri ematea simulazio-tresnen bidez.
- Web-modelizazioko eta bistaratzeko soluzioak eraikitako hiri-ingurunerako, administrazioak zein industriak ereduak egiaztatu ahal izan ditzan araudi edo eskakizun jakinen aurrean; alternatibak aztertzeko eta erabakiak hartzeko laguntza eskaintzea, hiriak birgaitzeko eta haietan esku hartzeko estrategiak identifikatze aldera.
- Simulazio-datuak eta -emaitzak interpretatzea hainbat eskalatako 3D web-bistaratze bidez, modu interaktibo eta intuitiboan.