Biki digitalak eraikinen erronka nagusiei erantzuten die, haien kudeatzaileari aukera ematen baitio, besteak beste, energia-efizientziaren eta jasangarritasunaren hobekuntza lantzeko, prozesuen industrializazioan eta automatizazioan eta funtsezko zenbait esparrutan, hala nola segurtasunarenean (suteak, lurrikarak, lapurretak eta abar).
Kokapena
Deskribapena
Eraikinaren biki digitala errealitatearen irudikapen birtuala da, nola eraikinarena, hala han gertatzen diren prozesuena.
Erreplika birtual horrek hauek egiteko aukera ematen du, ordena sekuentzialean:
- Eraikinean gertatzen diren arazoak denbora errealean identifikatu.
- Arazo horien analisi aurreratua egin, beharrezko informazio guztia baitago biki digitalean.
- Jarduera-ekintzarik egokienak planifikatu.
- Egindako jardueren emaitza baliozkotu.
Eraikinaren biki digitalean zentralizatzen den informazioak, big data eta adimen artifizialeko arkitektura batean konektatuta eta antolatuta, aukera ematen du mantentze prediktiboko zenbait algoritmo aplikatzeko, edozein ekipamendu edo sistemaren portaeraren simulazioa egiteko eta energia-efizientziaren hobekuntzaren azterketa optimoa egiteko.
KUBIK benetako eraikin bat da, non Tecnaliak biki digitalaren arkitektura ezarri baitu, kudeatzaileek eta jabeek erreplika birtualetik lor ditzaketen onurak baliozkotuta.
KUBIKen 4.0 bertsio berri honek aukera ematen du zibersegurtasuneko, bloke-kateetako, gauzen Interneteko, adimen artifizialeko eta big datako teknika berritzaileak aplikatzeko. Gainera, aurrera egiten laguntzen du eraikinen eta simulazio aurreratuen kudeaketa autonomoan eta mantentze prediktiboan.
Nori zuzendua
- Eraikinen jabeak
- Eraikinen kudeatzailek/administratzaileak
- Kontrol-sistemen fabrikatzaileak
- Komunikazio- eta kontrol-sistemen integratzaileak eta instalatzaileak
- Instalazio termikoen eta elektrikoen instalatzaileak
- Energia-efizientziako aholkularitzak
- Instalazioen mantentze-lanetako eta facility managementeko enpresak
- Energia-zerbitzuen enpresak
- Inguratzailearen irtenbide berrien fabrikatzaileak