Azpiegitura

KUBIK eraikin esperimentala

Edificio KUBIK

KUBIK instalazio esperimentala, berezia eta bakarra da, eta kontzeptu, produktu eta zerbitzu berriak eskala errealean garatzeko eta baliozkotzeko sortu zen.

Kontzeptu, produktu eta zerbitzu horiek energia-efizientzia, segurtasuna eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzera eta eraikinetan dauden interaktibitate-sistema berrietara bideratuak daude, nagusiki.

Deskribapena

KUBIKen berezitasun nagusia energia-efizientziaren hobekuntza ikertzeko agertoki errealistak sortzeko gaitasuna da, eraikuntza-irtenbideen, klimatizazio- eta argiztapen-sistemen kudeaketa adimendunaren eta energia berriztagarrietatik datorren horniduraren interakzioa oinarri hartuta.

Azpiegitura gehienez 550 m2 birkonfiguratzeko gai den eraikin bat da, sotoko solairu bat eta sestra gaineko beste hiru solairu dituena. Energia hornitzeko, energia berriztagarriak (geotermikoa, eguzki-energia eta eolikoa) eta, behar izanez gero, energia konbentzionala konbinatzen dira.

Monitorizazio- eta kontrol-sistema bat du, zeinak I+G+Bko jarduerak garatzeko behar den informazioa prozesatzen baitu. Eraikina erabat desmuntagarria da, eta eraikuntza mailan aldi bereko agertokiak birkonfiguratzeko aukera ematen du, fatxadako, estaldurako eta banatzaileetako eraikuntza-osagaiak ordezkatuta.

Ezarritako garapen bakoitzeko prozesu esperimentalaren beharretara egokitzen da KUBIK. Oso ikuspegi malgua du, eta, haren arabera, esperimentu bakoitzean definitzen dira eremuaren barne-banaketa, inguratzailearen eta egituren sistemak, klimatizazio-sistemaren konfigurazioa (HVAC), sare elektrikoa, kontrol-sistema eta elkartutako eredu birtuala.

Nori zuzendua

  • Eraikinen jabeak
  • Eraikinen kudeatzailek/administratzaileak
  • Kontrol-sistemen fabrikatzaileak
  • Komunikazio- eta kontrol-sistemen integratzaileak eta instalatzaileak
  • Instalazio termikoen eta elektrikoen instalatzaileak
  • Energia-efizientziako aholkularitzak
  • Instalazioen mantentze-lanetako eta facility managementeko enpresak
  • Energia-zerbitzuen enpresak
  • Inguratzailearen irtenbide berrien fabrikatzaileak

Akreditazioak eta aintzatespenak

Basque Digital Innovation Hub
Basque Digital Innovation Hub

Building Technologies dibisioko digitalizazioko katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa
Catálogo edificios y ciudades – Building Technologies

Building Technologies dibisioko eraikin eta hirietako katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa