Teknologia

Termodinamika

Imagen de la infraestructura donde se lleva a cabo la tecnología de termodinámica

Ekipo eta sistema termikoak diseinatzeko eta optimizatzeko teknologiak garatzen ditugu, hala nola elementu pasiboak eta ekipamendu zein makina termikoak.

Era berean, ekipo termikoen eta eskala handiko sistema hibridoen efizientzia optimizatzen dugu, eragiketa-parametroen kudeaketa adimendunaren bidez.

Gure teknologia nagusiak honako hauekin lotuak dira:

  • Elementuen, makinen eta sistemen karakterizazio esperimentala eta analisia, hasierako prestazio termikoei dagokienez. Sistema termiko konplexuak modelatzea eta simulatzea (geometria eta fluidodinamika).
  • Sistema termikoen diseinu termikoa eta mekanikoa, material eta fluido komertzialetan oinarriturik nahi diren prestazioak lortzeko (beroa, hotza eta biltegiratzea, besteak beste).

Energia termikoa beren jardunean integratzen duten eraikuntza- eta industria-alorretan aplikatzen ditugu gure teknologiak, helburu hauekin:

  • Energia-transferentzia duten sistemak eta osagaiak diseinatzea eta optimizatzea.
  • Hondakin-beroa balioztatzeko sistema termiko konplexuak diseinatzea eta optimizatzea (efizientzia eta jarduna).
  • Prozesuak hobetzea eta optimizatzea.
  • Barrutiko sare termikoak optimizatzea.

Kanpo-aliatuak

MONDRAGON UNIBERTSITATEA
Logo UPV/EHU
VIKING
FUCHS

Nazioarteko presentzia

DHC+ Technology Platform
European Heat Pump Association (EHPA)
European Geothermal Energy Council (EGEC)
The European Technology and Innovation Platform on Renewable Heating & Cooling
SPIRE PPP on resources efficiency
EERA
Carol Pascual

Carol Pascual

Termodinamikaren arduraduna