Laborategi-zerbitzua

Ekipamendu eta sistema termikoen saiakuntzak

Ensayos de equipos y sistemas térmicos

Lehendik dauden eta garatzen ari diren ekipamendu-sistema termikoen saiakuntzak, ebaluazioa eta optimizazioa barne hartzen ditu zerbitzu honek. Hauek sartzen dira, besteak beste: beroa aprobetxatuta elektrizitatea sortzea, hondar-beroen balorizazioa, energia termikoa metatzea eta energiaren kudeaketa adimenduna.

Sistema termikoak

Sistema termikoak garatu, saiakuntzak egin, ebaluatu eta optimizatzen ditugu:

  • Hozteko makinak
  • Bero-ponpak (ura-ura, airea-ura, airea-airea)
  • Aire-girogailuak
  • Airea tratatzeko unitateak
  • Absortzio bidezko bero-transformadoreak / hozteko makinak
  • Hezetasun-kengailuak eta sistema lehortzaileak
  • ORC (Rankineren oinarrizko zikloa)
  • Fluidoak (xurgatzaileak, low GWP hozgarriak, sintetikoak eta naturalak) eta osagaiak (konpresoreak, ponpak, kontrol-balbulak)

Ekipamendu pasiboak

Ekipamendu pasiboak diseinatu eta garatzen ditugu, eta haien saiakuntzak egiten ditugu:

  • Bero-trukagailuak
  • Bero-berreskuragailuak
  • Beroa metatzeko sistemak
  • Ekonomizagailuak

ERAGINKORTASUNA

Teknologia konbinatuen, sistema hibridoen eta kontrol-sistema adimendunen eraginkortasuna analizatzen dugu:

  • Bero-ponpak
  • ORC
  • Metatze termikoa
  • Eguzki-energia termikoa
  • Biomasa-galdarak
  • AHU
  • Beroa berreskuratzea
  • Fotovoltaikoa
  • Hozteko makinak
  • Kontrol adimenduna
  • Absortzio-sistemak

Saiakuntzak

Saiakuntza hauek egiten ditugugure instalazioetan:

  • Ekipamendu eta sistema termikoen errendimendu energetikoko prestazioak
  • Saiakuntza dinamikoak hainbat aplikaziotarako karga termiko espezifikoak emulatuta
  • Iraunkortasun- eta hutsegite-testak
  • Hozgarriekiko probak
  • Instalazio eta ekipamenduen prestazio termikoen probak tokian bertan eta commissioning aurreratua.
  • Simulazio termikoa eta baliozkotze esperimentala

Nori zuzendua

  • Ekipamenduen eta sistema termikoen fabrikatzaileak
  • Instalazio-ingeniaritzak
Catálogo de Laboratorio de sistemas térmicos y eficiencia energética

Sistema termikoen eta energia-efizientziaren laborategiaren katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa