Ekipamendu eta sistema aktiboak eta pasiboak, haien osagaiak eta geotermiarekin eta aerotermiarekin, masaren eta energiaren xurgapenarekin eta transferentziarekin, OCR elektrizitate-sorkuntzarekin, eguzki-energia termikoarekin, bero-metatzearekin eta kudeaketa-sistema adimendunekin erlazionatutakoak garatzeko eta haietan saiakuntzak egiteko laborategia.
Kokapena
Deskribapena
Laborategiak ura/fluidoa eroateko 3 eraztun nagusi ditu; ekipamenduen eta sistemen karakterizazio termikorako saiakuntza-eremuak hornitzen baitituzte, doitasun handiko erregulazio-, kontrol- eta monitorizazio-sistema batekin.
Sarrera-ahalmena/bero-disipazioa:
- 300 kWth: –10 °C eta 150 °C arteko laneko tenperatura ura/fluidoa eroateko eraztunetan.
- 120 kWth: –20 °C eta 60 °C arteko laneko tenperatura ganbera klimatikoan dagoen airearentzat.
- 20 kWth: bero-transferentzia, 4 zundaketa dituen zirkuitu geotermiko batekin.
Egin daitezkeen saiakuntzak:
- Ekipamendu eta sistema termikoen energia-errendimenduaren prestazioak karakterizatzea.
- Energia-errendimenduaren prestazioak neurrira, ekipamendu eta sistemen aplikazioetarako karga termiko espezifikoak emulatuz.
- Iraunkortasunaren eta hutsegitearen proba.
- Probak zenbait hozgarrirekin.
Gure instalazioetan, ingurune kontrolatuko ganbera bat dago (airea-airea eta airea-ura ekipamendu eta sistemetarako), zeinak barne-dimentsio hauek baititu: 7,9 m luze x 4,5 m zabal x 3,5 m garai. Aire-emaria, tenperatura, hezetasuna eta energia-kontsumoa zehatz kontrolatuz, prestazio termikoen saiakuntzak egiteko aukera ematen du, nola egonkorrak hala dinamikoak, 120 kW termikoraino trukatzeko ahalmenarekin.
Nori zuzendua
- Ekipamendu eta sistema termikoen fabrikatzaileak.
- Instalazio-ingeniaritzak.
- Instalatzaileak.
- Instalazio termikoen kudeatzaileak.
- Energia-kudeatzaileak.