Egitura lehiakorragoak garatzen ditugu, sistema estruktural berrietan ageri diren material eta fabrikazio-prozesu aurreratuenak txertatuz. Hori horrela, egitura ederragoak lortzen ditugu, ekintzak eta erantzun dinamikoa fluidoen eta egituraren arteko interakzioaren bidez doituz; egiteko horretan, modelizazio ez-lineala baliatzen da, baina baita moldagarriagoak eta erresilienteagoak ere, patologiak hautemanez, birgaituz eta ingurune oldarkorrenak indartuz.
Gure teknologiak erabakigarriak dira egiturak diseinatzeko, eraikitzeko, ustiatzeko, kontserbatzeko, eraisteko eta eraisketaren osteko hondakinak baliozkotzeko:
- Simulazioa eta mekanika aurreratua: iragarpen-modelizazioa denbora errealean, sistema estrukturalen estatika eta dinamika, eta fluidoen eta egituraren arteko interakzioa.
- Optimizazio topologikoa: optimizazio-algoritmoak garatzea xehetasun eta produktu estrukturaletan.
- Teknologiak eta eraikuntza-sistemak: eraikuntza-sistema estrukturalak, modulartasuna eta lotura-elementuak.
- Birgaitzea, kontserbazioa eta egitura indartzea: birgaitze-soluzioak eta egituren errefortzuak garatzea; neurtzeko eta erabakiak hartzeko erremintak.
- Structural Health Monitoring: gainbegiratu gabeko kaltea detektatzeko algoritmoen garapena, erantzun dinamiko estrukturalaren etengabeko analisiaren bidez.
- Egituren auskultazioa eta diagnostikoa.
Erreferentziazko kolaboratzaileak gara hainbat adarretan: ingeniaritza- eta arkitektura-aholkularitza; eraikuntza-materialen, -produktuen eta -sistemen fabrikatzaileak; eraikuntza-enpresak; eta azpiegitura-ustiatzaileak. Balio-proposamenaren bilakaeran laguntzen diegu haiei guztiei, proiektu-fasean, martxan jartzean eta jardunean bertan.