Metala deformatzeko prozesuen zenbakizko simulazio aurreratuak egiten ditugu: hotzeko forjaketa, beroko forjaketa, forjatze birakaria, hotzeko konformazioa, beroko konformazioa, hodien ijezketa, hodi eta xaflen hydroforminga. Simulazioak sortzen ditugu material metalikoak oinarri hartuta, hala nola altzairuak, UHSS, 3. belaunaldiko altzairuak, erresistentzia handiko aluminioak, magnesioa eta titanioa.
Deformazio metalikoko enpresa gehienek erabiltzen dute zenbakizko simulazioa. Izan ere, funtsezko tresna bat da osagai eta prozesuen diseinuan eta bideragarritasunean, eta proba eta saiakuntza esperimental gutxiago behar izaten da. Forjaketa-prozesuak
- Forjatze birakaria: Altzairua, aluminioa eta superraleazioak. Prozesu eta tresnen diseinua, makinen diseinua Denn enpresarekin lankidetzan, near net shape prototipoen garapena, material anitzeko lotura deformazio bidezkoa.
- Forjaketa: beroko, erdiberoko eta hotzeko altzairuaren eta aluminioaren forjaketa balio-kate guztirako irtenbideekin: materiala, aurreformak, prozesu eta tresnen garapena eta/edo optimizazioa, makina eta produktuen espezifikazioak.
Xafla-estanpazioko prozesuak
- Hotzeko konformazioa: altzairua, aluminioa. Prozesu eta tresnen diseinua eta garapena. Materialen propietateak portaera plastikoaren lege fenomenologikoetara doitzea. Prozesu-simulazio aurreratua. Ereduen kalibraketa.
- Beroko konformazioa: altzairu tenplagarriak eta erresistentzia handiko aluminioak. Prozesu eta tresnen diseinua eta garapena. Materialen propietateak portaera plastikoaren lege fenomenologikoetara doitzea. Prozesu-simulazio aurreratua. Ereduen kalibraketa. Trokelak hozteko sistemen diseinua eta analisia simulazio termikoen bidez.
Nori zuzendua
- Transformazio metalikoaren industria.