Laborategi-zerbitzua

Estalduren eta gainazal-tratamenduen saiakuntzak

Ensayos de recubrimientos y tratamientos superficiales | Servicio de laboratorio

Higadura, erosioa, zahartzea, korrosioa, bio-foulinga eta beste arazo industrial batzuk konpontzen ditugu. Material eta osagaien propietate funtzionalak hobetzen laguntzen dugu: higadurarekiko eta oxidazioarekiko erresistentzia, propietate optikoak eta elektrikoak, besteak beste. Autogarbiketako propietateak, izotzaren aurkakoak, mikrobioen aurkakoak, foulingaren aurkakoak eta abar ere eskaintzen ditugu.

Zerbitzuak

Material eta osagaien propietateak hobetzen laguntzen dugu hauen bitartez:

  • Gainazalak estali eta aldatzeko prozesuak, industriako beharraren arabera.
  • Materialak behar bezala aukeratzeko eta gainazaleko eta/edo estaldurako tratamenduak egokiro aplikatzeko laguntza.
  • Materialek “laborategiko” kondizioetan eta kondizio “industrialetan” duten portaeraren ebaluazioa
  • Ekipamendu espezializatua garatzeko edo hautatzeko laguntza
  • Gainazalak estali eta aldatzeko zerbitzuak eta transferentzia teknologikoa

Aplikazioetan

  • Korrosioaren aurkako estaldurak: aplikazioak sektore aeroespazialean, automobilgintzan, etab.
  • Tribologikoak: Estaldura gogor eta autolubrikatzaileak, nitrurazioa, duplex prozesuak (aplikazioak sektore espazialean, aeronautikan, motorretan, mekanizazioan, etab.)
  • Estetika babesteko eta kolorea emateko: desugerketa, gainazalak garbitzea, apainketa.
  • Propietate optikoekin: Erreflektantzia, transmitantzia eta absorbantzia pertsonalizatuak (adibidez, eguzki-energia).
  • Gainazal aldatuekin/funtzionalizatuekin: autogarbiketa, gainazal hidrofoboak/hidrofiloak.
  • Neketik-higaduratik babesteko: nitrurazioa, duplex prozesuak.
  • Propietate elektrikoekin: isolatzaileak, estaldura eroale eta dielektrikoak, koroa efektuaren prebentzioa.
  • Propietate biomedikoekin: mikrobioen aurkako estaldurak

Nori zuzendua

  • Helburu hauek dituen industria oro: higadura, erosioa, zahartzea, korrosioa, bio-foulinga eta beste arazo industrial batzuk konpontzea eta material eta osagaien propietate funtzionalak hobetzea (ukipenekoXX erresistentzia elektrikoa, propietate optikoak, autogarbiketa, izotzaren aurkakoa, mikrobioen aurkakoa, foulingaren aurkakoa, etab.)