Azpiegitura

Laborategi higikorra benetako offshore ingurunean (HarshLab)

Laboratorio flotante HarshLab

Itsas zabaleko industriarako garapenak ingurune erreal eta kontrolatuetan probatzeko azpiegitura berdingabea.

Material eta estaldura berriek itsas ingurunean duten portaera ebaluatzen da, baita ekipamendu konplexuek dutena ere, hala nola mugimendu-, kokapen- edo korrosio-sentsoreek.

Saiakuntzetan, kondizio guztiak hartzen dira kontuan, hasi eremu atmosferikotik eta itsas hondoraino.

Kokapena

HarshLab1.0 BIMEPen (Biscay Marine Energy Platform) ainguratuta dago, Armintzako kostaldetik 1,6 miliara (Bizkaiko Golkoa, Espainia).

Deskribapena

HarshLab laborategiak aukera ematen du saiakuntzak hauen egoera kontrolatuz egiteko:

  • Korrosioa
  • Zahartzea
  • Antifouling soluzioak
  • Itsas zabalerako sentsorika- eta komunikazio-sistemak
  • Riser, konektore eta zilbor-kableak kondizio errealetan konektatzeko sistema berriak.
  • Sare elektrikoari konektatuta funtzionatzen ari diren prototipoak, dela urpean, nadela ontzigainean nahiz sotoan.

Laborategiak hauek guztiak ditu: 3G bidezko telekomunikazioetarako konexioa, estazio meteorologikoa, posizionamendu-sistema, urpeko gailuak gainazalekoekin komunikatzeko urpeko modema eta ikuskapenetarako ROV txiki bat.

Saiakuntzetan kondizio hauek hartzen dira kontuan:

  • Ingurune atmosferikoa
  • Zipriztingunea edo splash-a
  • Urperatze-eremua
  • Ainguratzeko elementuak
  • Zilbor-kableak, konektoreak eta riserrak
  • Itsas hondoko saiakuntzak

HarshLab BiMEPen (Biscay Marine Energy Platform) ainguratuta dago, kostaldetik 1,6 milia nautikora, Kantauri itsasoko ekaitz handien eraginpean. Komunikazio ona du itsasoz Armintzako portuarekin, eta egunean 24 orduz zainduta dago.

BIMEPen (Biscay Marine Energy Platform) eta inguruetan dauden estazio meteorologikoei eta buia ozeanografikoei esker, saiakuntzetan jasotzen diren baldintza meteozeanikoen erregistro ugari ditugu.

Informazio gehiago: http://harshlab.eu/

Nori zuzendua

Benetako offshore ingurune batean materialen edo osagaien saiakuntzak egin nahi dituzten enpresak, unibertsitateak edo estatuko/nazioarteko edozein ikerketa-zentro.

Ikusi gehiago

HarshLaben katalogoa (ingelesez)

Deskargatu PDFa