Materialak eta babes-teknikak hautatzen laguntzen dugu zerbitzu-kondizioetan portaera hobea izan dezaten. Industriako azpiegituren segurtasuna bermatzeko segimendu-teknikak inplementatzen ditugu. Adituak gara materialak mota askotako kondizio industrial agresiboetan aztertzen.
Eskaintzen ditugun zerbitzuetan artean daude tokiko bertako eta laborategiko kondizioetan egindako azterketak, higadura-saiakuntzak, ikusketa eta segimendua, hutsegite-analisia eta korrosioari buruzko ikerketa. Saiakuntza eta azterketa hauek egiten ditugu:
- Korrosioari buruzko saiakuntza orokorrak
- Petrolioaren eta gasaren industriarako korrosio-saiakuntzak: SSC, SCC, HIC…
- Azterketa elektrokimikoak eta aplikazioak
- Zahartze azeleratuko saiakuntzak
- Hutsegite-analisia eta korrosioaren ikuskapena
- Estalduren laborategiko saiakuntzak
- Saiakuntzak tenperatura eta presio altuetan
- Arauaren araberako eta aldatutako saiakuntzak ISO, ASTM, NACE eta beste arau batzuetarako
Barruko eta kanpoko kondizioetako esposizioarekin lan egiten dugu gure instalazioetan. Horretarako, baliabide hauek ditugu:
- Laborategi flotatzaile bat, itsaso zabaleko esposizio errealerako: HarshLab1.0.
- Biofoulingerako esposiziorako tokia.
- Esposizio atmosferikorako tokia.
IR Corrosion enpresarekin batera, zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:
- Ingeniaritza eta aholkularitza: babes katodikoko sistemak diseinatu eta martxan jartzea, eta lurzoruaren erresistibitatearen inguruko azterketak.
- Produktu eta materialen hornikuntza.
- Ikuskapena eta mantentze-lanak: babes katodikoko irtenbide egokienaren analisia eta ebaluazioa, eta instalatutako sistemen aldizkako zaintza eta mantentze-lanak.
Nori zuzendua
- Petrolioaren eta gasaren industria
- Osagaien fabrikatzaileak
- Industria kimikoa eta petrokimikoa
- Estalduren fabrikatzaileak
Ziurtagiriak eta akreditazioak
NACE CIP-1 estaldura-ikuskatzailea
Gainazal-tratamenduen ikuskatzailea (FROSIO eskema)
Estaldura-hautaketarako ASTM ziurtatze-programa
ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)
Mateliaren saiakuntzetarako NADCAP MTL akreditazioa
Gainazal-tratamenduetarako AIRBUSek baimendutako laborategia