Laborategi-zerbitzua

Saiakuntza klimatikoak eta zahartzearen saiakuntzak

Ensayos climáticos y de envejecimiento

Bero lehorraren, hotzaren, talka termikoaren, tenperatura- eta hezetasun-zikloen, bero heze egonkorraren eta zahartze azeleratuaren saiakuntzak egiten ditugu. Horretarako, gure laborategietan zenbait ganbera klimatiko ditugu, zeinek eskakizun horiek ebaluatzeko aukera ematen duten bero- eta hezetasun-tarte zabala baitute.

Tenperaturaren, hezetasunaren eta zahartze azeleratuaren probak egiten dizkiegu produktu elektronikoei, sektore elektrikoko, elektronikoko eta telekomunikazioen sektoreko produktuei, nagusiki. Saiakuntza klimatikoak: hotza, beroa, bero hezea, izoztea eta talka termikoa. Ekipamendu elektronikoek, hezetasun- eta tenperatura-leunetan ez ezik, bi aldagai horien muturreko balioetan ere funtzionatu behar dute: basamortuko kliman, klima tropikaletan eta polarretan, eta garraioan (hegazkinean, adibidez) izan daitezkeen muturreko tenperaturekiko erresistentzia ere izan behar dute. Gainera, saiakuntza klimatikoak ekipamenduen zahartze azeleraturako tresna bat dira, saiakuntza-denbora eta benetako bizitza baliokidea erlazionatzeko eta, hartara, haien fidagarritasuna aztertzeko aukera ematen duten zenbait ereduren bidez (Arrhenius, Peck, …). Eskakizun horiek ekipamenduen diseinutik bertatik ziurtatu behar dira, eta, beraz, fabrikatzaileei produktu baten diseinuaren lehenengo faseetatik laguntzeko ahalmena eta behar diren tresnak ditugu.

Nori zuzendua

  • Ekipamendu elektrikoen, elektronikoen eta telekomunikazio-ekipamenduen fabrikatzaileak

Akreditazioak eta aintzatespenak

Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE148
ENAC 4LE/148 aintzatespena talken eta bibrazioen saiakuntzetarako
Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia

Digital Labseko zerbitzuen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa