Bibrazio sinusoidalen, ausazko bibrazioen (random), talken eta astintzeen saiakuntzak egiten ditugu. Ekipamendu eta osagai elektriko eta elektronikoek, beren balio-bizitzan, bibrazioak eta talkak jasaten dituzte erabiltzen edo garraiatzen direnean. Horregatik, haien fidagarritasuna, portaera eta egitura-osotasuna ebaluatu eta baliozkotu behar dituzte fabrikatzaileek eta banatzaileek, araudia betetzeko.
Eskakizun horiek ekipamenduen diseinutik bertatik ziurtatu behar dira, eta, beraz, fabrikatzaileei produktu baten diseinuaren lehenengo faseetatik laguntzeko ahalmena eta behar diren tresnak ditugu. Batzuetan, ekipamendu elektronikoek perturbazio mekanikoak jasaten dituzte. Tren batean funtzionatu behar duten ekipamenduek edo errepidez garraiatu behar direnek ausazko bibrazioak jasango dituzte, baita astintzeak eta talkak ere. Bestalde, zenbait ekipamendu jarduera sismiko handiko eremuetan jarriko dira (zeina behe-maiztasuneko bibrazio sinusoidalek modelatua baita), eta oso garrantzitsua izango da haien funtzionalitatea ez etetea fenomeno horiek gertatu arren. Gertatu aurretik ebaluatu behar da egoera horiek guztiak.
Nori zuzendua
- Ekipamendu elektrikoen, elektronikoen eta telekomunikazio-ekipamenduen fabrikatzaileak
Akreditazioak eta aintzatespenak
ENAC 4LE/148 aintzatespena talken eta bibrazioen saiakuntzetarako
Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia