Ekipamendu elektronikoen eta telekomunikazio-ekipamenduen kalitatea eta segurtasuna ziurtatzeko proba klimatikoak eta bibrazio-probak egiteko prestatutako instalazioak.
Eskaintzen ditugun zerbitzuak sektore elektrikora, elektronikora eta telekomunikazioen sektorera bideratuak daude, nagusiki.
Kokapena
Deskribapena
Instalazioetan daude, besteak beste, ganbera klimatikoak —tenperatura- eta hezetasun-tarte zabalekin—, eta laino gaziko ingurunea, giro sulfurosoa eta eguzki-erradiazioko giroa ebaluatzeko ganberak.
Laborategi honetan, proba klimatikoak eta bibrazio-probak egiten dira, produktuen kalitatea eta segurtasuna ziurtatzeko.
Gainera, materialen ezaugarri teknikoak ere ebaluatzen ditugu (propietate fisiko-mekanikoak, suari dagozkionak, biologikoak, iraunkortasunari buruzkoak eta kimikoak), haien fidagarritasuna eta segurtasuna bermatzeko eta arauak betetzen direla ziurtatzeko.
Nori zuzendua
- Ekipamendu elektrikoen, elektronikoen eta telekomunikazio-ekipamenduen fabrikatzaileak.
Akreditazioak eta aintzatespenak
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)