Produktu elektrikoei segurtasun elektrikoko probak egiteko prestatutako instalazioak.
Eskaintzen ditugun zerbitzuak sektore elektrikora, elektronikora eta telekomunikazioen sektorera bideratuak daude, nagusiki.
Kokapena
Deskribapena
Laborategiak Faradayren kaiolak ditu, segurtasun-saiakuntzak egiteko.
Eskakizun horiek ekipamenduen diseinutik bertatik ziurtatu behar dira, eta, beraz, fabrikatzaileei produktu baten diseinuaren lehenengo faseetatik laguntzeko behar diren ahalmenak eta tresnak ditugu.
Gure zerbitzuei esker, Europarako CE marka jartzeko eskakizunak betetzen direla eta azken bezeroaren segurtasun-eskakizunak betetzen direla ziurta daiteke.
Nori zuzendua
- Ekipamendu elektrikoen, elektronikoen eta telekomunikazio-ekipamenduen fabrikatzaileak.
Akreditazioak eta aintzatespenak
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia