Bateragarritasun elektromagnetikoaren saiakuntzak (EMC) egiten ditugu produktu elektroniko eta elektrikoetan. Ekipamenduek emisioei eta interferentziekiko immunitateari buruzko araudien eskakizunak zer neurritan betetzen dituzten ebaluatzen dugu, interferentziak igortzen dituzten beste ekipamendu batzuekin batera egonik behar bezala funtzionatzen dutela bermatzeko.
Fabrikatzaileei laguntzen diegu ziurtagiria lortzeko prozesuan eta beren ekipamenduak merkaturatzeko ezinbesteko baldintzen betetze-maila ebaluatzen. Igorritako interferentzien (IM eremuak, ESD, sare-frekuentziako eremu magnetikoak…) eta interferentzia bideratuen (EFT, SURGES, IM seinale induzituak, uhin oszilatzaile motelduak, eremu magnetiko motelduak…) aurreko immunitatearen saiakuntzak. Zerbitzu hauekeskaintzen ditugu EMC arauen betetze-maila ebaluatzeko:
- Adostasunaren ebaluazioa: arauak eta zehaztapenak
- Produktuaren garapen-faseetako aurretiko saiakuntzak
- Interoperabilitate-saiakuntzak
Ebaluatutako produktuak:
- Kontagailuak eta Kontzentragailuak
- PLC ekipamenduak
- Irrati-ekipamenduak
- Ekipamendu elektronikoak
- Balantzak
Saiakuntza hauek eskaintzen ditugu:
- EMC saiakuntzak, 2014/30/EB direktibaren arabera
- EMC saiakuntzak, RED 2014/54/EB direktibaren arabera
Nori zuzendua
- Ekipamendu elektronikoen eta irrati bidezko komunikaziorako ekipamenduen fabrikatzaileak.
Akreditazioak eta aintzatespenak
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia