Gauzen Internet edo IoT sistema baten osagaien protokoloen arabera probak egiteko prestatutako instalazioak.
Telekomunikazioen sektorerako zerbitzuak eskaintzen dira; batez ere, IoT, 3G eta 4G irratia duten ekipamenduetarako ahalmen jakinak dituztenetarako.
Kokapena
Deskribapena
NB-IoT, LTE Cat.M, Wi-Sun, Zigbee, Bluetooth, WiFi eta bestelako komunikazio-protokoloen igortze- eta hartze-probak egiteko prestatutako instalazioak ditugu laborategian.
Gainera, Wi-Sun aliantzako eta SECARTYS klusterreko kideak gara, eta erakunde jakinarazia RED direktibari dagokionez.
Protokoloak erabiltzen dituzten IoT gailuekin komunikatzeko tresna espezifikoak ditugu gure instalazioetan, eta saiakuntza ziurtatuetarako ganbera erdianekoiko bat dago, ezaugarri nagusi hauek dituena:
- EMI neurketak 3 m-ra.
- CISPR 16-1-4 araua (NSA) betetzea.
- Bizitegi- eta industria-inguruneetarako immunitate-mailak.
- 2 m-ko diametroko plataforma birakaria.
- 50 Hz eta 6 GHz bitarteko maiztasun-tartea.
Estandarrak, azken bezeroaren eskakizunak eta Europako RED direktibaren araberako EE marka bermatzeko aukera ematen dute gure zerbitzuek.
Nori zuzendua
- Ekipamendu elektrikoen, elektronikoen eta telekomunikazio-ekipamenduen fabrikatzaileak.
- IoT protokoloetako txipseten fabrikatzaileak.
Akreditazioak eta aintzatespenak
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Irrati-ekipoei (RED) buruzko 2014/53/UE Direktibarako erakunde jakinarazia, TECNALIA CERTIFICACIÓNen bidez
Wi-Sun aliantzako kideak