Azpiegitura

Sare elektriko adimendunen laborategia

Laboratorio de redes eléctricas inteligentes

Komunikazio-protokoloak eta sare elektriko adimendunen ekipamenduen datu-protokoloak, funtzionamendua, babes-funtzioak eta zibersegurtasuna ebaluatzeko prestatutako instalazioak, batez ere transformazio-zentroetan eta azpiestazioetan dauden ekipamenduenak. Kanpo-laborategia gara, IEC 61850 protokolorako UCA elkartearen arabera.

Deskribapena

Laborategi honetan, adostasunaren ebaluazioa eta zibersegurtasunaren ebaluazioa eskaintzen dugu, sare elektriko adimendunetako ekipoen kalitatea bermatzeko. Halaber, laborategia alokatzen diegu eta saiakuntzak gainbegiratzen dizkiegu beren garapenak egiaztatzeko kanpo-laborategi bat behar duten fabrikatzaileei.

Laborategia gai da EMC direktibak eskatzen dituen oinarrizko eskakizunak ebaluatzeko, komunikazio-protokoloak eta datu-protokoloak ziurtatzeko, babes-funtzioekiko adostasuna ebaluatzeko eta aipatu diren ekipamenduen funtzionaltasuna ebaluatzeko. Laborategiak saiakuntzak egiten ditu produktuaren zibersegurtasuna eta fabrikatzaileen arteko interoperabilitatea ziurtatzeko, eta ekipamenduak lekuan bertan abian jartzeko prozesua errazten du.

EMC direktibarekin erlazionatuta dauden eskakizunak bateragarritasun elektromagnetikoko (EMC) laborategien instalazioetan probatzen dira. Babes-funtzioa duten ekipamenduen saiakuntzak egiteko, komunikazio-protokoloak eta datu-protokoloak ziurtatzeko eta ekipamenduen funtzionaltasuna ebaluatzeko, neurrira egindako Testing Tool tresnak garatu dira, zeinak laborategiak berak erabiltzen baititu eta fabrikatzaileei ere eskaintzen baitzaizkie, lizentziapean.

EMC direktibarekiko jakinarazitako erakundea gara, baita PRIME Allianceren laborategi ofiziala, DLMS UAren kanpo-laborategia, UCA Iug-en IEC 61850 protokolorako kanpo-laborategia eta nazioarteko zenbait konpainia elektrikoren laborategi ofiziala ere.

Nori zuzendua

  • Sare elektriko adimendunetarako ekipamenduen fabrikatzaileak
  • Utilities
Ikusi gehiago

Akreditazioak eta aintzatespenak

UCA
UCA elkarteak aintzatetsitako laborategia IEC 61850 protokoloa ziurtatzeko
Iberdrola
Iberdrolak aintzatetsitako laborategia IEDen eta atebideen funtzionaltasuna ebaluatzeko
Saudi Electricity Company
Saudi Electricity Companyk aintzatetsitako laborategia IEDen eta atebideen funtzionaltasuna ebaluatzeko

Digital Labseko zerbitzuen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa

Kontagailu adimendunetarako zerbitzuen katalogoa (ingelesez)

Deskargatu PDFa