"Jardunaldiak nabarmendu du garrantzitsua dela plataforma teknologiko berriak erabiltzea, hala nola KATEA, eta pertsonen arreta eta bizi-kalitatea hobetzeko soluzio digital jasangarrien erabilera sustatzea"
Osasunaren sektorearen eraldaketa digitalaren erronkak eta aukerak ardatz dituen jardunaldi bat antolatu dugu.
TECNALIAk “Superkonputazioa: erronkak eta aukerak osasunaren eraldaketa digitalean” izeneko jardunaldia antolatu du. Ekitaldiak sektoreko adituak bildu ditu, eztabaidatzeko zer modutan izan daitekeen digitalizazioa osasun-laguntzaren arloan efizientzia eta kalitatea hobetzeko funtsezko eragilea eta zer eginkizun duen digitalizazioak osasun-sistemaren jasangarritasunean.
Osasun-arloko eraldaketa digitalari buruzko jardunaldia
Jardunaldian funtsezko gai hauek landu dira, besteak beste:
- Adimen artifizialaren erabilera zeregin hauetarako: erabaki klinikoak hartzeko, tratamenduak pertsonalizatzeko, baliabide sanitarioak optimizatzeko eta datuak aztertuz gaixotasunak prebenitzeko.
- Espazio seguruetan prozesatze-abiadura handiko azpiegitura erabiltzea ikerketa-proiektuak eta ekoizpenera igaro aurreko pilotuak garatzeko eta, hala, bermatzeko soluzio berritzaileak jartzen direla merkatuan, ohi baino bizkorrago.
- Laguntza-prozesuak simulatzea haiek probatzeko eta baliozkotzeko diseinatutako sandbox batean.
- Datu-espazio sektorialak erabiltzea balio handiko ekosistema gisa ikerketa biomedikorako, terapia berritzaileak garatzeko eta denbora errealeko informazioaren bidez asistentzia-kalitatea hobetzeko.
Ekitaldian gure partner teknologikoek eta aditu garrantzitsuek hartu dute parte, hala nola Julio Gómez (DELL Technologieseko CTOa), Alberto Torres (RedHateko Business Development Managerra), Pablo Rodrigo Barrio (Arista Networkseko Major Account Managerra) eta Javier Peman (NVIDIAko Salmenta arloko zuzendari korporatiboa). Beren ikuspegiak eta esperientziak partekatu zituzten Borja Bonail eta Joseba Laka gure lankideekin.
Jardunaldia amaitzeko, eztabaida animatu bat eta bazkari-solasaldia egin dira. Bertan, parte-hartzaileek aukera izan zuten ideiak trukatzeko eta harreman-sareak lantzeko.
Elkarrekin, plataforma teknologiko berrien erabilera bultzatzen ari gara (hala nola KATEA), baita pertsonen arreta eta bizi-kalitatea hobetzeko soluzio digital jasangarriak ere.
KATEA by TECNALIA
KATEA by TECNALIA plataforma berezien multzo bat da; izan ere, superkonputazio-zentro bat, data lab bat eta hodei pribatu bat konbinatzen dituzte, edozein arlotako proiektu digitalei modu integralean ekiteko.
Eskerrik asko bertaratutako guztiei ekitaldia arrakastatsu egiteagatik!
Gonbidatzen zaitugu jardunaldiaren bideoa ikustera, hemen.