Azpiegitura

Sare Elektrikoen Zibersegurtasuneko Laborategia

Laboratorio de Ciberseguridad en Redes Eléctricas

Sare elektrikoen zibersegurtasuneko laborategiak ingurune kontrolagarri eta seguru bat eskaintzen du IEDek dituzten zibersegurtasuneko ahalmen berriak instalatzeko eta egiaztatzeko.

Zibersegurtasuneko gorabeherak ere simulatzen ditu laborategiak, eta aukera ematen du intrusioak detektatzeko eta haietatik babesteko irtenbide aurreratuak probatzeko.

Deskribapena

Gure laborategian, instalazio hauek ditugu:

  • Azpiestazio primarioa, IEC 61850.
  • Kontrol-zentroa, SCADA IEC 60870 5 104 batekin eta LDAP eta NTP zerbitzariekin.
  • Industria-protokoloak: IEC 60870 5 104, IEC 61850, DNP3, IEC 60870 5 104, LDAP (LDAPS), NTP (NTPS), FTPS, Telnet, SSH, WS eta beste batzuk.

Hacking etikoko zenbait tresna ditugu, hala nola intrusioak detektatzeko sistema bat (SOTER) eta hacking toolBox bat, hackeatzeko zenbait tresnaz hornitua askotarikoko zibererasoak simulatzeko, hala nola:

  • Zerbitzua ukatzea (DoS).
  • Gizakia erdian (Man in the Middle).
  • Kredentzialak lapurtzea.

Laborategian zibersegurtasuneko proba funtzionalak egin daitezke, eta gaur egungo zibersegurtasunari buruzko arauek, hala nola IEC 62351, IEEE 1686 eta IEC 62443 arauek, eskatzen dituzten zibersegurtasuneko ahalmen berriak baliozkotzeko behar den ekipamendua du.

Basque Cybersecurity Centrek koordinatzen duen Basque Digital Innovation Hubeko zibersegurtasun-nodoaren parte gara.

Nori zuzendua

  • IEDen eta SCADAen fabrikatzaileak.
  • Azpiegitura-operadoreak.
  • Zibersegurtasuneko soluzioen garatzaileak.

Nazioarteko presentzia

ECSO
Industrial Data Space Association
Industrial Internet Consortium
Enterprise Ethereum Alliance
Hyperledger
UNE/ISO
Ikusi gehiago
Laboratorio de Ciberseguridad en Redes Eléctricas

Sare elektrikoen zibersegurtasuneko laborategia (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa