Laborategi-zerbitzua

Zibersegurtasuneko saiakuntzak

Ensayos de ciberseguridad

Produktua ziurtatzeko zerbitzua eskaintzen dugu, sare elektriko adimendunetarako produktuek zibersegurtasuneko baldintzak betetzen dituztela ziurtatzeko. Produktu horien artean hauek daude: kontagailuak, kontzentragailuak, gatewayak, babes-erreleak, urruneko kontrol-unitateak…

Ekipamendu elektrikoen fabrikatzaileei eskaintzen zaie zerbitzu hori, konpainia elektrikoei erakusteko haien zehaztapenak betetzen direla.

Zerbitzuak

  • Komunikazio-protokoloak ziurtatzea
  • Aholkularitza eta gaikuntza teknikoko ikastaroak, konpainia elektrikoei AMI proiektuetan (Advanced Metering Infraestructure) eta eraldaketa-zentroen eta azpiestazioen digitalizazioan laguntzeko.
  • Saiakuntzak, IEEE 1686 eta IEC 62443 arauen arabera.
  • Zibersegurtasuneko saiakuntzak kontagailu elektrikoetan, DLMS/COSEM protokoloan, konpainia-eskakizunen arabera, edo komunikazio-protokoloak eskatzen dituen segurtasuneko eskakizunen arabera
  • Zibersegurtasuneko saiakuntzak datu-kontzentragailuetan, telekudeaketa-zerbitzuei dagozkien konpainia-eskakizunen arabera
  • Zibersegurtasuneko saiakuntzak AMI sisteman (kontagailua-kontzentragailua)
  • Zibersegurtasuneko saiakuntzak transformazio-zentroko beste ekipamendu batzuetan, konpainia-eskakizun hauen arabera: OCRak, RTUak, behe-tentsioko gainbegiraleak…
  • Zibersegurtasuneko saiakuntzak, konpainiaren profilaren arabera, IEC 61850 komunikazioak dituzten azpiestazio-ekipamenduetan: IEDak, Gatewayak, switchak…
  • Sare elektriko adimendunetarako ekipamenduen zibersegurtasuna ebaluatzeko testing tool espezifikoak garatzea eta haiei lizentzia ematea

Ebaluatutako produktuak

  • Kontagailu elektrikoak
  • PRIME zerbitzuko nodoentzako modemak eta txipsetak
  • PLC komunikazio-ekipamenduak
  • Datu-kontzentragailuak
  • Gatewayak
  • Babes-erreleak
  • Urrunekoak
  • Kargagailuak
  • OCRa

Nori zuzendua

  • Ekipamendu elektrikoen fabrikatzaileak, AMI sistemaren diseinatzaileak eta SCADA garatzaileak.
  • Konpainia elektrikoentzako zerbitzu teknologikoen aholkularitzak
  • Utilities.

Akreditazioak eta aintzatespenak

Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE148
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Iberdrola
Iberdrolak aintzatetsitako laborategia DLMS protokoloko kontagailuen funtzionaltasuna ebaluatzeko
Naturgy
Naturgyk aintzatetsitako laborategia DLMS protokoloko kontagailuen funtzionaltasuna ebaluatzeko
EDP
EDP-k aintzatetsitako laborategia DLMS protokoloko kontagailuen funtzionaltasuna ebaluatzeko
Saudi Electricity Company
Saudi Electricity Companyk aintzatetsitako laborategia DLMS protokoloko kontagailuen funtzionaltasuna ebaluatzeko
Ikusi gehiago

Kontagailu adimendunetarako zerbitzuen katalogoa (ingelesez)

Deskargatu PDFa