Berria

Tuneletarako eta industria-inguruneetarako segurtasun-plataforma digitala

2025ko otsailaren 20a
Plataforma digital de seguridad en túneles y entornos industriales

“Ikuspegi horrek gainbegiratze-ahalmena hobetzen du, eta, aldi berean, alertak eraginkortasunez kudeatzen eta larrialdi-egoeretan erabakiak azkar hartzen laguntzen du”

Tuneletako eta industria-inguruneetako gorabeherak garaiz identifikatzeko plataforma digital bat garatu du Tecnaliak.

Externalia Solutions, Hierros Abra, Lurpelan eta Abra Seguridad enpresekin batera, soluzio teknologiko berritzaile bat garatu dugu, industria-ingurune kritikoetako gorabeherak (tunelak adibidez) identifikatzeko, garaiz eta denbora errealean geolokalizazioaren bitartez. Horrela, anomalien aurrean erantzuna optimizatu eta segurtasuna indartu daiteke.

Prebentzioaren eraginkortasuna hobetzeko tresna aurreratuak

SEGITU ekimenaren esparruan garatutako sistema adimendun honek monitorizazioko eta datu-analisiko tresna aurreratuak integratzen ditu arazoak eraginkortasunez prebenitzeko eta konpontzeko. Langileek tuneletan eta industria-ingurune kritikoetan duten kokapena monitorizatzeko aukera ematen du.

Plataforma digitalak azken belaunaldiko algoritmoak eta ahalmen prediktiboak konbinatzen ditu plataforma digitalean, indartu egiten du informazioa hautemateko eta jasotzeko arintasuna, eta, gainera, erabakiak hobeto hartzen dira denbora errealeko datuetan oinarrituta.

Sistema berriaren funtzionamendua

Posizionatze-sistema tracker edo gailu eramangarri aztarnarien erabileran oinarritzen da; langileak barrualdeetan daudenean, gailua daramanaren posizioa ematen dute automatikoki. Informazio hori eta beste datu garrantzitsu batzuk (tenperatura, gailuaren bateria, etab.) kontzentragailu batera bidaltzen dira haririk gabeko konexio baten bidez; kontzentragailuak hodeiko datu-base batekiko lotura egiten du, eta hodeian gordetzen dira datuak, erregistratzeko eta segurtasun-alertak kudeatzeko. Gailuek, gainera, izu-botoi bat ere badute, langileak arrisku- edo alarma-abisu bat bidaltzeko azken erabiltzaileari.

Jasotako informazioa TECNALIAk garatutako web-plataforman integratzen da; plataforma horrek trackeretatik lortutako datuak zentralizatzen ditu. Informazioa denbora errealean eta geolokalizatuta bistaratzeko sistema bat du web-plataformak, eta industria-inguruneen 3D ereduak eskaintzen ditu.

Ikuspegi horrek gainbegiratze-ahalmena hobetzen du, eta, aldi berean, alertak eraginkortasunez kudeatzen eta larrialdi-egoeretan erabakiak azkar hartzen laguntzen du.