Proiekzio termikoko prozesuen ingeniaritzan eta estaldura industrialetako jalkitzeetan zentratzen da gure jarduera. Horretarako, proiekzio termikoko ekipamenduak eta estalduretarako aplikazio-prozedurak garatzen ditugu, prototipo industrialak eta ezartze-proiektuak egiten ditugu, eta plasma bidezko proiekzioa, detonazioa eta HVOAF, LP-PS eta CS teknologiak dauzkagu.
Proiekzio termikoko prozesuen garapen orokorra (zuziak, ekipamenduak, instalazioak, integrazioa, materialak, etab.) egiten dugu. Proiekzio-sistema komertzialekin, sistema berritzaile propioekin (HFPD detonazioa, HVOAF, LP-PS) eta aplikazio jakinetarako egokitzapen espezifikoekin egiten dugu lan. Estalduretan jalkitzeko prozesua ere lantzen dugu: aplikazio-prozedurak eta prozesu eta aplikazio bakoitzera doitutako parametroak prestatzen ditugu. Horretarako, mota askotako saiakuntzak eta karakterizazio-teknikak egiten ditugu, bai laborategi-eskalakoak, bai gure estalduren baliozkotze funtzionala egiteko saiakuntza espezifikoak. Gure jardueraren helburuak erabilera eta industria direnez, industriako beharrak aseko dituzten estaldurak prestatzen eta dagokion industriak berak zuzenean ebaluatu eta baliozkotzeko prototipo estaliak fabrikatzen ditugu. Hurbilketa hori proposatutako irtenbideak industrian ezartzeko zerbitzuarekin osatzen dugu, izan instalazioak, izan proiekzio-ekipamenduak (HFPD detonazioa, HVOAF eta erlazionatutako lan-prozedurak).
Nori zuzendua
- Zerbitzu tekniko industrialak, ingeniaritza eta diseinua, mantentze-lanak, ikerketa-zentroak eta unibertsitateak.