Azpiegitura

100.000 motako gela zuria, ISO 14644 arauaren arabera

Sala blanca clase 100.000 según ISO 14644

Aireko partikulek eragindako kutsadura-maila baxua duten laborategiak. Tenperatura, hezetasun erlatiboa, presio diferentziala eta beste ingurune-parametro batzuk muga jakin batzuen barruan daude.

Gela zuriek aldagela, nanomaterialak manipulatzeko eremua eta mikro-nanofabrikazioko eremua izaten dituzte. ISO 14644 araua betetzen dute, zeina ISO 8 motaren baliokidea baita, USA Federal Standard 209 D-ren arabera.

Deskribapena

Gela zurien ingurune-baldintzak:

  • 0,5 mikrometroko edo handiagoko partikulen muga ez da 100.000 baino handiagoa, eta, 5 mikrometrokoena ez da 700 baino handiagoa, aire oin3 bakoitzeko.
  • Batez besteko tenperatura: 21 °C ± 3 °C-.
  • Kanpoaldearekiko gainpresurizatutako gelak, ondoko gelekiko gutxienez 12 Pa-eko presio positiboko aldearekin.
  • Orduko gutxieneko birzirkulazio-emariak = 20 R/h.

Gelak zenbait eremutan banatuta daude:

  • Nanomaterialak manipulatzeko gela: prestakuntzarako, garbiketarako, funtzionalizaziorako eta manipulaziorako. Gasak xurgatzeko 2 beira-arasa eta nanomaterialak barreiatzeko ekipamendua ditu: ultrasoinuak, Dispermat bola-errota, irabiagailu mekanikoak…
  • Fotolitografiako gela: spin-spray coater bat du, polimero-geruza meheak, erretxina fotosentikorrak, epoxiak eta abar jalkitzeko, eta fotolitografiako makina bat, microcontact printing eta ultramore-nanoimprint. Gasak xurgatzeko beira-arasa, disolbatzaileak manipulatzeko. Argi polarizatuko mikroskopio optikoa.
  • Gela moldagarria, beharren arabera moldatzen dena. Ekipamendua: etcher plasma, labeak, MALS. Gasak xurgatzeko beira-arasa bat du.

Gelek zerbitzu orokor hauek dituzte:

  • Kalitate ultrapuruko ura gelako zenbait puntutan.
  • Aire konprimatua erabiltzeko puntuak.
  • Ar eta N2-a erabiltzeko puntuak.

Nori zuzendua

  • Fabrikazio-prozesuetarako lan-baldintza garbiak bermatuko dituzten atmosfera kontrolatuko gelak behar dituzten enpresa industrialak.