Eraikinak ikuskatu eta termiten mapak egiten ditugu; mapa horiei esker, hiriko termitak desagerrarazteko plan bat diseina daiteke. Plagak kontrolatzeko enpresek egiten dituzten tratamenduen baldintza-agiriak eta kalitate-kontrola prestatzen ditugu. Esperientzia zabala dugu; hamar udalerri baino gehiagotan esku hartu eta jarduera-eremua erabaki dugu.
Termitek kalte handiak eragiten dituzte egituretan, eta alde zaharretako eraikin eta ondasunetako, ondare historiko artistikoko eraikinetako eta zurezko egiturak eta arotzeriak dituzten eraikuntza berrietako kalteen kausa nagusia dira. Hiriko termitak kudeatzeko eredu bat planteatzen dugu, eta barnean sartzen dira hasierako azterketa, desagerraraztea eta epe luzeko zaintza. Zurezko egiturekin dugun esperientziari esker, bisitatzen ditugun eraikinen kontserbazio-egoerari buruzko informazio gehigarria eman dezakegu, eta ikuskapen zehatzago bat eta EIT bat (eraikinek ikuskapen teknikoa) egitea komeni den adierazten dugu.
Zerbitzuak
Termitak dituen hirigune baten egoeraren ebaluazioa
- Eraikinen ikuskapena
- Kalteen diagnostikoa
- Termiten egoeraren mapa egitea
- Kolonien azterketa
- Eraso-mailaren balorazioa
Termitak desagerrarazteko planaren diseinua Termitak desagerrarazteko tratamenduen kontrola eta ikuskapena
- Termitak desagerrarazteko tratamenduen kalitate-kontrola
- Aholkularitza suntsipen-fasean
- Termitak desagertu izanaren ziurtagiria
Udal-teknikarientzako trebakuntza
- Termiten inguruko trebakuntza
Nori zuzendua
- Udalak
- Arkitektura-bulegoak
- Auzokoen elkarteak
- Plagak kontrolatzeko enpresak
Akreditazioak eta ziurtagiriak
ENAC 4/LE024 akreditazioa eraikuntza-sektorerako
ENAC 4/LE063 akreditazioa materialen sektorerako
Eraikuntzako Produktuen Erregelamendurako 1292 zenbakiko organismo jakinarazia
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)